Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/14 11:33:42.989 GMT+2

Urte bat gehiago

Goizeko zazpiak. Iratzargailuak jo du. Apenas sei ordu egin ditut lo. AHTren aurka daudenak izugarrizko ondo igaro dute etxe alboan goizeko ordubiak arte gutxi gora behera, lau kontzertu izan dira. Ohetik altxatu naiz eta lasterketako arropa jantzi dut. Sukaldera joan eta arrozesne platerkada gosaldu dut. Gurasoak jaiki dira eta zoriondu egin didate.

Goizeko zortziak. Arrigorriagara habiatu gara. Ahaztu egin zait motibaziorako erabiltzen dudan diskoa. Euskadi gaztea jarri dugu dialean beraz.

Goizeko bederatziak. Iritsi gara. Dortsalen bila joan, bizikleta kotxetik jaitsi, boxesetan sartu. 69 dortsala, gustuko dudan zenbakia tokatu zait.

Hamarrak eta laurden. Hasi gara beroketan. Sei pertsona etorri gara taldekoak Arrigorriagako duatloia, distantzi luzeko Euskal Herriko txapelketan parte hartzera.

Hamarrak eta erdi. Irteera eman dute. Dena ongi hasten da, lehenengo bi kilometroak zortzi minututan. Espero baino minutu erdi hobeto.

Hamaikak eta erdi, infernuko atean jarri gara igarotako ordubetea eta orain bertara sartzen gara. Bizikletak hartu eta 57 kilometroko ibilbideari aurre egitera. Haize kontra denbora guztia. Bukaera aldeko lau kilometro izan ezik, denbora guztia haizea kontra. Eguraldiak bero jotzen du.

Ordubiak. Iristen hari naiz. Helburuak betetzen joan dira goizak aurrera egin ahala. Amaitu dut, denbora: 3:33:48. Sailkapenean guztira 96. eta Euskal Herriko hirugarren 23 urtez azpikoan. Zerbait hartu behar galdu dugun guztia errekuperatzeko eta dutxara. Ordu biak eta erdi. Sakelakoa piztu dut. Orain mezu ugari hari naiz jasotzen eta pare bat edo gehiago egin didate.

Hirurak. Sari banaketa luze doa. Ez da hasi, luzaroan itxaron dugu baina podiumera igo

naiz. Lehen aldiz duatloi munduan sartu naizenetik. Zerbait berezia izan da, ez nuen espero baina banekien probabilitatea bazegoela bertan izateko.

Laurak. Barazar gainean gaude. Bokadilo batzuk eskatu ditugu nire gurasoek eta nik. Gure bazkaria izango da. Gero kafe bat hartuko dugu Gasteizeko Boulevard merkatal gunean.

Bostak eta erdi. Kafea hartzen gaude merkatal guneko terraza batean. Kanpoan ekaitza hasi du, hala ere, nire azala gaur goizean erre egin da. Zona batzuk gori-gori ditut. Gurasoak Oñatira itzuli dira.

Zazpiak eta erdi. Gasteizeko alde zaharrera hurbildu naiz. Hala badira joan naiz ea gaur sukalde zerbitzua zuten galdetzera. Tamalez ez dute krep-ik egiten gaur.

Zortziak eta erdi. Lagunak etorri dira. Zazpira joan gara afaltzera. Bi gauza gutxienez baditugu ospatzeko. Lehenengo nire urtebetetze eguna eta bigarrena goizean lortutako emaitza.

Hamabiak. Lagunak joan dira beraien etxeetara. Nire eguna amaitu da. Oso luzea izan da. Oso ondo pasa dut.

 

Arrigorriagako XI. duatloiaren emaitzak oñatiarrei dagokienez:

45. Ignacio Pelayo. 3:17:32

67. Roberto Garcia 3:23:37

72. Julen Kortabarria 3:25:41

102. Iban Uribetxebarria 3:35:12

107. Martin Odriozola 3:35:48

131. Gaizka Aranburu 3:43:16

Nork: piban.2008/04/14 11:33:42.989 GMT+2
Etiketak: boulevard duatloia araba arrigorriaga aht kirolak gazteiz bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak