Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/23 15:43:57.684 GMT+2

Udazkeneko hostoak

Iritsi da ikasturte berri bat eta horrekin batera urtaro berri bat ere: udazkena. Egutegian gutxienez urtaro berrira sartu garela azaltzen da, beste gauza bat giroan sumatu dezakeguna da (azken egun hauek udakoak ematen dute udazkenekoak baino).

Urtaro honetako ezaugarri nagusienetakoa paisaiaren aldaketan oinarritzen da. Eguerdian bizikleta bat utzi dut kateatuta toki batean zuhaitzez inguratua zegoena. Lur zati asko hosto marroiez betea zegoen. Garai hau oso polita jartzen da gure herrietako parkeak. Oraindik ez dute lortu zuhaitzen hostoek marroi kolore bereizgarri hori baina gero eta gutxiago falta da puntu horretara heltzeko. Garai polita izaten da argazkilaritza maite dugunontzat gure inguruetako paisaiei erretratuak ateratzeko. Baita ere eskuz koadroen batean islatzeko begiek ikusten dutena.

Ea aurten astia izaten dudan eta kamara digitala bere gordelekutik ateratzen dudan aspaldiko partez . Laster hortik zehar aterako nahiz ahalik eta irudirik politenak lortzeko.

Nork: piban.2010/09/23 15:43:57.684 GMT+2
Etiketak: udazkena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak