Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/23 12:33:37.012 GMT+2

Udako irakurketa

Uda heltzear dago (eguraldiarengatik batzutan kontrakoa iruditu arren). Jada hasi lanean hasi naiz eta urtero bezala ordu asko igaroko ditut igerilekuan bakarrik. Festak direla, jendea oraindik lanean ari delako… hamaika arrazoi daude jendea igerilekura ez etortzeko. Horregatik askotan mila metro karratuko azalerako ur putzu bat hutsik aurkitzen da nire aurrean, Iratxeko hotelean.

Ordu horietan irakurtzen egotea gustatzen zait. Bestela irratia entzuten egoten naiz (Euskadi Gaztea irrati katea eta Hiru erregeen maila irratsaioak dira gehien entzuten ditudanak). Baina aurten bi liburu irakurtzea jarri naiz nire buruari helburu gisa (eta ziur lortuko dudala). Lehenengoa nire gozamenerako, Beterriko 2007ko liburua eta kritikaren irabazle izan zen Jokin Muñozen Antzararen bidea eta bestea unibertsitaterako eta iraileko azterketa baterako prestatu beharko dudan Thomas F. Glick-en Paisajes de consquista. Cambio cultural y geografico en la España medieval.

Uda jada hasi da niretako (bai opor aldetik baita lan aldetik ere).

**BTR**

Nork: piban.2008/06/23 12:33:37.012 GMT+2
Etiketak: uda literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak