Gasteizera
Gaur noa Gasteizera. Lagun on baten etxean hartuko dut ostatu eta igandera arte Erkidegoko hiriburuan egongo naiz. Aste honetako entrenamenduak finkatuta ditut, ez dira oso gogorrak izango sentsazio onak bilatzeko balioko dute eta. Bihar, etzi eta ostiral goizean igerilekura joango naiz. Bihar arratsaldean gainera bizikletako ibilbideari bira bat emango diot eta ostegun arratsaldean korrika pixka bat, ordu erdi inguru edo. Ikusten duzuenez agenda beteta eta lotuta daukat. Gainera lehiaketa ostegunean hasten da dortsalak egun horretan jasoko ditut. Bizikleta ostiral arratsaldean utzi beharko dut Landako boxes-etan eta korrikako zapatilak Buesa Arena inguruan. Guztia prest larunbateko txapelketarako.
Idatzi artikulu bat