Hau ez da Anfield... hau San Martin da.
Badakit nire aurkezpenean aipatu nuela futbolari buruz ez nuela inoiz hitz egingo, baina denbora igaro ahal ideiak garatu egiten dira eta noizean behin aipu txiki bat europako mendebaldean kirol erregearen inguruan nire post bat ilustratzeko ez dut uste asko aldatuko dituenik blog honen filosofia eta hasierako helburuak.
Liverpool taldeak futbol partidak jokatzeko erabiltzen dituen estadioan, aldegeletako irteerako atearen goiko aldean futbolariei ohartarazteko non dauden eta motibazio gisa This is Anfield esaldia irakur daiteke.
Oñatin, eta orain dela sei urte idatzi nuen honi buruz, San Martin parkea daukagu herritarrok naturaz gozatzeko herriko erdigunetik hurbil. Hiru sarrera daude, bi aurrealdetik eta bestea atzealdetik. Ez du ezer jartzen baina sentsazioa Hau da San Martin - This is San Martin aipua dagoela da. Leku sakratua txantxikuarrontzat.
Bertan Oñatiar korrikalaririk bizkorrenak aritu eta aritzen dira entrenatzen. Marisol Ramosek hamaika bira eman dizkio, berdin du ze eguraldi, 650 metroko itzuliari (distantzia hori markatzen dit Garmin markako gps-ak), Sergio Garcia eta Yerai Varela gazteek, Oñatiko kirolean harrobian lan ona egiten denaren seinale, ordu asko igaro dute parke honetako zuhaitzen gerizpean, herri lasterketetan parte hartzen duenak leku aproposa du zoru gogorra zapaldu ez badu nahi... Guztiak adibide garbia Oñatin zerbait egiten bada kirola dela nagusi.
Kirolarekin bizikidetzan Gaztetxea aurkitu dezakegu San Martinen. Oñatiar gazteek eratutako proiektu bat egunetik egunera jorratzen doana eta tamainan txikia izan arren aktibitatez blai dagoen toki bat Oñatiar ugariei alternatiba bat eskainiz.
Esan bezala leku sakratu bat bakean egon nahi bada udaberriko eta udako egun eguzkitsu eta beroetan. Momentu horietan musika entzun, liburu bat irakurri edo begiak itxita pentsatzen egon daiteke.
Bolatoki parean jartzea eta ikustea 650 metro dituzula aurretik korrika egiteko... edo... hitzaldi batera joan eta kultur aberastasun bat irabaztea... edo... gerizpean jartzea liburu bat irakurtzen...
Hau da San Martin – This Is San Martin
Idatzi artikulu bat