Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/29 23:51:00.401 GMT+2

The show must go on

Bueltatu naiz! Lisboan egon naiz azken egun hauetan. Apirilaren 23an abiatu nintzen, han bost egun egin ondoren berriro etxean nago. Larunbatean estreinatu nintzen ironman erdiko distantzian gupidagabeko eguzkipe batean. Guztia ondo irten zitzaidan eta dagoeneko iragan direnean 3 egun, D egunetik eta H ordutik dagoeneko pentsatzen ari naiz zein izango den hurrengo helburua. 

Oraingo honetan bat umilagoa aurkitu dut: Donostiako maratoi erdia. Zoritxarrez gustuko dudan lasterketa batekin egingo du topo, Santurtzi-Bilbo, baina berdin dio. Zer den Filipidesen mundua jakitea gustatuko litzaidake.

Beraz dena ongi badoa azaroan Donostian korrika egingo dut nire lehenengo maratoian. 

The show must go on. Born to run

PostData. Prestatuko dut postit bat bost egun horiei buruz astelehenean hemen jartzeko.

Nork: piban.2008/04/29 23:51:00.401 GMT+2
Etiketak: portugal triatloia maratoia lisoba donostia kirolak ironman korrika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak