Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/03 23:00:37.988 GMT+2

SOS bat Laixan Euskara elkartearen eskutik

Gaur arratsaldean e-mail hau iritsi zait nire helbide elektronikora. Datorren larunbatean jokatuko den Arrasate-Oñatiri buruz doa. Badirudi jendea falta dela bidegurutzetan jartzeko eta laguntzeko.

Ni bolondres bezala agertu naiz. Mesedez, ez baduzu ezer egiterik datorren larunbatean seiretatik zortzeratara, apuntatu. Horretarako irakurri arretaz jaso dudan mezua eta besteei jakin arazi.

Aupa lagun,

Urteroko moduan Arrasate-Oñati lasterketia antolaitten hasitta gagoz. Aurten, XXV. ediziñua egingo dogu eta mariatzaren 12xan arratsaldeko 18:30ttan izango da.

Azken urtietan egunian bertan egin biharreko bidekurtze eta kurben zainketan jente oso gutxirekin ibilli gara eta honela jarraittu ezkero, lasterketia bertan behera geraketako arriskuan dago edo behintzat Laixanek ezin izango  dau lasterketa honen antolaketia bere gain hartu. 25 urtien zihar eginddako lasterketa hau galtzeia penagarrixa izango litzake, azken urtietan izandako arrakastia kontuan hartzen badogu; gaztetxuen lasterketatan batez be. Horregatik, zure laguntzia eskaketara gatoz. Aurreko urtian , zuetako asko  etorri ziñain lagunketara eta aurten be, erantzun bardiña jasotia espero dogu lasterketa honen martxa ona ziurtatuta geratu dedin.

Lasterketan, Arrasatetik Oñatira dagozen bidekurtze eta kurbetan korrikalarixak jarraittu biharreko bidia adierazten eta trafikua zainketan lagundu gura badozu, gurekin harremanetan jarri ohiko helbide eta telefono zenbakittan (Bidebarrieta 18, behia · 943 71 63 11 · laixan@laixan.org). Gutxi gora-behera arratsaldeko 6retatik 8retara bittartian egotia eskaketan dotsuegu.

Aldez aurretik eskerrak eta zuen barri izango dogulakotan, jaso agur bero bat.

LAIXAN EUSKARA ELKARTEA

ARRASATE-OÑATI LASTERKETAKO LAN-TALDIA

*Laguntzaille guztien artian herriko jatetxe batian bi lagunentzako bazkarixa/afarixa zotz egingo dogu.

Lasterketiaren inguruan informaziño gehixago: http://www.goiena.net/debagoiena/albisteak/arrasate-onati-lasterketarako-izenematea-zabalik-dago

LAIXAN EUSKARA ELKARTEA

Bidebarrieta 18, behea

20560 OÑATI

laixan@laixan.org

943 71 63 11

Nork: piban.2007/05/03 23:00:37.988 GMT+2
Etiketak: arrasate gipuzkoa arrasateoñati oñati laixan kirolak korrika euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak