Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/25 21:26:28.271 GMT+1

Sherlock Homes XXI. mendean

Aste honetan Sherlock Holmes filma ikusteko aukera izan dut eta egia esateko jasan dituen kritika gogorrak nahiko arrazoizkoak iruditu zaizkit. Hauen inguruan azpimarratu behar da gehienek aipatzen dutela Arthur Conan Doyleren klasikotik asko urrundu dela pelikula, akzio ugari baitute Holmes eta Watson bikoteak, baina era berean entretenigarria dela bi ordutan ekintzak eta umorez betetako eszenak hamaika direlako.

Euskaraz irakurri nuen lehenengo klasikoa izan zen Sherlock Holmes. Literaturaren historian, ingeles literaturaren historian eta misterio nobelen historian zeresana eman du Londreseko detektibeak. Ez dut oso ongi gogoratzen noiz izan zen zehazki istorio horiek eskuartean izan nituen garaia (gutxi gora behera 17 urte bete nituen urteko udan) baina bai abentura horiek harrapatu egin zidatela eta amaierara arte irakurri behar nituela kasuak.

Behingoan kritikei eta kritikariei arrazoia eman behar diet. Pelikula entretenigarria da baina badirudi merkatuak duen pisua irabazi duela klasikoen errespetuaren aurrean. Holliwood ez da garai ona igarotzen ari eta etekinak atera nahi ditu produzitzen duen guztian. Nire ustez oso garesti atera zaio zine industria honi klasiko baten birziklapena.

Sherlock Holmes arrakastatsuak

Guzti hau kontutan izanda badirudi klasikoak errespetatuz izugarrizko porrotak jasateko aukerak daudela. Horretan ez nago hain seguru batez ere bi adibide aipatuko ditudalako jarraian fama onak izan dutenak.

Lehenengoa Disney etxeak produzitutako El misterio de la piramide deituriko pelikulak Holmes eta Watson gazte batzuk azaltzen ditu. Errespetu osoz egindako film bat. Egia da pelikulako pertsonaiak ez direla Conan Doyleren klasikotik hartutakoak fikzio batetik ateratakoak baizik. Istorioa oso ongi dago landua. Horregatik izan daitezke Sherlock Holmes eta Watson doktorearen gazte denborak filmean islatzen dena.

Bigarren adibidea XXI. mendean kokatzen da. House telesailari buruz mintzo naiz. Pertsonai hau oso garbi ikusten da Conan Doylek sortutakoaren ispilu dela: misterioak gogoko eta argitzen ditu, drogazalea da, lagun banaezin bat dauka bera gabe gauz gutxi egingo lukeena... Esan dezakegu beraz House medikua XXI. mende honetan sortu den Sherlock Holmes dela.

Beraz hasierako teoria bertan behera gelditzen da, klasikoak errespetatuz gauzak ondo egiten badira arrakastak lortu daitezke.

Nork: piban.2010/01/25 21:26:28.271 GMT+1
Etiketak: house sherlockholmes arthurconandoyle watson literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak