Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/23 09:12:24.304 GMT+1

Seigarrena emozioz beteta

Atzo Tau Baskonia saskibaloi taldeak errege kopako finala irabazi zuen madrilen Unicaja Malagaren aurka. Tentsio handiko partida baten ostean talde gasteiztarrak borobildu egin zuen astebukaera bikain bat 2000 jarraitzaileen eta milaka ikusleren aurrean.

Iaz Mendizorrotzako kiroldegian izan nintzen Gasteizen jokatutako errege kopako partidak ikusten, milaka lagun elkartzen ginen partidak ikusteko. Fernando Buesara joatea izan ez genuenontzat aukera polita izan zen Gasteizeko gune sinboliko honetara hurbiltzea. Gogoratu dezagun Fernando Buesan jokatu baino lehenago hemen jokatzen zituela Baskoniak bere partiduak. TAU finalera iritsi arren ezin izan zion amaiera perfektua eman otsaileko astebukaera hari, baina oraingoan lortu du eta zelan gainera. Gauzak ez ditu erraz eduki kopa irabazteko. Pamesaren aurka espero gabeko zailtasun batzuk egon ziren, Bartzelonaren aurka partida bikain baten ostean lortu zuen garaipena eta atzo azkeneko segundura arte ez zen erabaki ezer.

Gasteizen bihotzak mugitzen duen gauzetako bat saskibaloia da. Izugarria da kirol honek mugitzen dituen pertsonak hiri txiki honetan. Ezbairik gabe atzoko garaipena hiri oso batena da.

Zorionak Baskonia! Orain euroligaren bila!

Nork: piban.2009/02/23 09:12:24.304 GMT+1
Etiketak: tau mendizorrotza baskonia saskibaloia madril gasteiz erregekopa araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak