Zer hobeagorik ongietorria emateko 2008ri kirola eginez baino? Zer hobeagorik anbiente berezi batean murgiltzea baino hamabiak izan baino sei ordu lehenago? Horregatik eta arrazoi gehiagorengatik animatu San Silvestre 2007 ixa 2008an parte hartzen!!!
Etxe honetatik aurten historia egingo dugu. Lehenengo aldiz hiru pertsonek hartuko dugu parte: Cayetano Perez, Joxemi Elizburu eta zerbitzari bat. Datorren urtean agian kupoa laura igo beharko dugu Mario Elizburu Perezerekin, baina oraindik 2008ko edizioa urrun dagoenez, 366 egun falta dira, zentratu gaitezen aurtengoan.
Gaur arratsaldean Oñatiko kaleetan atletismoa usainduko da eta ez da faltako giro ezin hobea herriko enparantzan. Lehenengo txikien lasterketekin eta ondoren nagusienarekin.
Beraz blog honetatik, interneteko txoko txiki honetatik, animatzen zaituztet parte hartzera edo hurbiltzea animatzera, zuen animuak berotu egiten dituztelako parte hartzaileak.
Idatzi artikulu bat