Gaur amaituko da Lizarran Erdi Aroaren astea. Astelehenetik hasita igandera bitartean hamaika ekintza antolatu ditu Lizarrako Merkataritza Elkarteak. Ni asteazken gauen egon nintzen hauek antolatutako kontzertu batean, Pedro Deunaren auzoan. Bertan hamarretatik aurrera aritu zen Ruper Ordorika bakarlari oñatiarra. Aurreko gauen leku berean talde irlandar bat jotzen egon zen eta ostegunean mundu osoko musika biltzen zituen beste talde bat.
Hasteko esan behar da Lizarra iri zail bat dela euskararentzako. Nafarroako eremu mistoan egon arren, lehen hizkuntza erdara da. Leku gehienetan erdaraz atendituko dizute, eta kanpotik etortzen den jendea askotan ohitura du erdaraz egitea bertakoekin euskaraz haste baino elkarrizketak. Beraz kontzertu bat ikustea euskaraz oso noizbehinka suertatzen da, soilik jaietan txosnetan batzuetan eta Lizarrako Ikastolak antolatutako kontzertuak. Baina, azken urte hauetan harrigarria badirudi ere ekintza desberdinak gauzatu dira euskararen erabilera bultzatzeko (Lizarra Oinez, Iratxeko kanpinaren irekiera, Euskara Elkarte berri bat sortu izana, Korrikak duen oihartzuna bi urtean behin igarotzen den bakoitzean hiritik…). Hala ere, Lizarrako biztanlegoaren gehiengo handi bat erdalduna da. Ruperren kontzertu hortan gehiengoa euskaraz bazekin jendea zen baina gutxiengo bat ere bazegoen euskaraz ez zekiena, besteak beste egitaraua aire librean zelako eta dohainik publiko guztiari irekia (eta askok badakigu nolakoa den jendea gauzak dohain izaten direnean, ejem, ejem). Horregatik ere Ruperrek azalpenak erdaraz eman zituen erdaraz zekitenenganako errespetua erakutsiz. Tarteka hori bai, euskarazko esaldiak tartekatzen zituen emandako azalpenetan.
Asko harritu ninduena beste alde batetik jendearen jarrera izan zen. Askoren errespetu ezari artista bat lanean ari denarekiko hain zuzen ere. Jende asko berbetan ari zen, elkarrizketa ugarik zurrumurru handi bat sortu zuten, benetan joan zen jendeari asko molestatuz. Pertsona horiek taberna batera hobeto zuten joatea kafe bat hartzera eta esateko zutena hor botatea.
Beste alde batetik kontzertua oso ona izan zen. Eszenategi gainean kantaria gitarra batekin lagunduta eta ondoan kontrabaxua. Bezperan Ordorika Gasteizko jazzaldian egon zen. Irakurri dudanaren arabera soilik hiru abesti jo zituen (denbora laburra egon zen Berriako kritikoaren iritziz). Baina Lizarran bere azken diskoaren aurkezpena egin zuen, Memoriaren mapa, ordubete pasatxoko kontzertu batean. Bukatzeko kantua: Hiriak. Diskoko kanturik komertzialenetako bat baina hala ere bertako idazle batek egindako letrak dituela sumatzen den abesti bat. Eta bisean bi kantu jo zituen, azkena bere azken aurreko lanean argitaratutako Zaindu maite duzun hori. Disko horretako lehen singel-a. Hori gauzatu eta gero txalo zaparrada erraldoi batek bete zuen plaza.
Eskertzekoa da Lizarrako Merkataritza Elkartekoek egindako ahalegina halako kantari bat herriari hurbiltzeko. Publikoari kultura dohain eskaintzea oso aukera gutxitan gauzatzen da eta horiek aprobetxatu egin behar dira. Hortan datza nire ustez kulturaren aberastasunaren ardatzetako bat, gero eta jende gehiagori zabaldu behar zaio kultura.
Erantzunak
kaixo sokorrista!!!kejika, erki bizi zea zu lizarran. Egunez kontzertuak, baño gabez kontzertuak e?ke suerte!ni asper-asper iña nao lanian. sokorristak gutxinian moreno jartzen zazte, gu ofizina hauetatik zui-zuiyak atetzen ga.
beno, ondo segi!!iraiyarte!
Nork: eider.2007/08/18 12:36:30.094 GMT+2