Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/08 12:00:47.235 GMT+2

Ron Dennis, urteko punkia

Orain dela hilabete inguru Eskorbutoren Historia triste liburua irakurri nuen Diego Cerlanek idatzia. Bertan aipatzen zuen punk mundua kontraesanez beteta zegoela eta hori azaltzeko Eskorbutoko taldekideen hainbat esaldi erabiltzen zituen. Adibiderik garbienetakoena beraiek esan zutela HB-ren kontzertu batean jo zutela eta beste egun batean HB-ren aurkako kontzertu batean aritu zirela.

Esan dudan bezala, azkenengo bi esaldi horiek punk munduan agertzen den kontraesana dakar azalera. Atzo, bat formulako Txinako saria ospatu ostean, urteko punkarra agertu zen prentsan. Ron Dennis dugu pertsona hori, Lewis Hamilton eta Fernando Alonsoren nagusia.

Bere herrialdeko prentsaren aurrean deklaratu zuenean atzokoan Fernando Alonsoren aurka aritu zirela eta ez Kimi Raikkonenen aurka esan zuen, azken hau aurkako taldean egon arren eta asturiarra bere gidarietako bat izan arren. Txanda Espainiako medioen aurrean iritsi zitzaionean aldiz aipatu zuen McLaren dela munduko txapelketako talderik garbiena eta bere bi gidariak berdin tratatzen dituela.

Bi deklarazio horietan ez al dago kontraesanik? Zerbitzari baten ikuspuntutik bai. Azken finean punk mundua ez dago hilda eta alde guztietatik agertzen dira kultur mugimendu honen jarraitzaileak.

Eta galdetzen naiz: Agertuko al dira punk gehiago urteko azkenengo sari nagusian? Noiz azalduko ditu Renault-ek bere datorren urterako gidariak? Alonsoren familia Renaulteko motorhomean McLarenean izango al du zerikusirik? Egongo al da McLaren taldean poztuko den norbait Asturiarrak irabazten badu munduko txapelketa? (Eta ez ditut galdera gehiago egingo bestela bihar amaituko nuke artikulua).

Nork: piban.2007/10/08 12:00:47.235 GMT+2
Etiketak: fernandoalonso punk lewishamilton 1f kirolak eskorbuto | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez dut uste punkon ezaugarria kontraesanetan aritzea denik, edo ez beste guztiak baino gehiago, behintzat. Ala pentsatu beharko dugu gure politikari guztiak punkak direla? Eskorbuto HBk baztertu zuen urte askotan, are etsaitzat hartu ere, horregatik da barregarria ikustea gaur egun ideologia horretako askok eta askok zelan aldarriktazen duten Eskorbuto. Agian horiek denak ere punkak dira...

Nork: asel.2007/10/15 10:45:33.631 GMT+2

Artikulu honekin esan nahi dut unkaren ezaugarrietako bat kontraesana izanik, bertan hainbat eta hainbat pertsonai arlo desberdinetakoak (kirolak, politika...) sartu daitezkeela.

Punka ez da soilik kontraesana, zerbait gehiago ere bada.

Nork: piban.2007/10/16 23:50:03.330 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Holan zehaztuta ados ;-) Ni neu punkaren kontraesanen adibide ona izan naiteke :-P

Nork: asel.2007/10/19 09:33:55.180 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak