Iragan urtean azaro bukaeran eta abendu hasieran Gasteizeko maratoi erdia prestatzen ari nintzela min galanta jasaten hasi nintzen peroneetan. Mediku batek esan zidan periostitis izan zitekeela, hasierako fase bat. Horregatik zapatiletako loturak aldatu behar izan nuen (batzuetan harritu egiten da jendea nire zapatiletako loturak ikustean).
Gainera ikusten nuen ez nindoala aurrera nahi bezain arin eta emaitzak ez izan harren onak, denborak mantendu egiten ziren baina asko sufrituz. Beldurra izan nuen denboraldian lehen aldiz, kolokan jarri nuen nire parte hartzea Gasteizeko maratoi erdian, baina zorionez deskantsuarekin min hura pasa zitzaidan eta lasterketan parte hartzeko eta amaitzako aukera izan nuen.
Orain berriro iazko mamuak itzuli zaizkit nire barrenera. Min beldurgarri horrekin ari naiz borrokatzen ez galarazteko nire aurtengo helburuak betetzen (Behobia-Donostia herri lasterketa eta Gasteizeko Maratoi Erdia besteak beste). Gauetan izotza jartzen hasi naiz. Entrenamendu gogorrak eta asko egin harren orain bi asteko tarte bat daukat entrenamendu lasaiagoak egiteko. Ea horrela den eta iazko minak ez zaizkidan etortzen.
Idatzi artikulu bat