Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/24 15:25:14.684 GMT+1

Oñatiko Jordi Evole

Atzo gauen Oñati irratiaren errepikapena entzuten ari nintzela asteleheneko arratsaldeko saio bereziaren iragarkia eman zuten. Programa berezi hau asteburuan Barakaldon jokatu den saskibaloiko Errege kopari buruzkoa izango da. Aratz Losadak zuzenduko du eta iragarkia erakargarriagoa egiteko talde desberdinetako jokalariek gomendatzen dute irratsaio berezi hau entzuteko: Splitter, Herman (Baskonia), Ricky Rubio (F. C. Barcelona), Garbajosa (R. Madrid)…

Harrigarria da nola komunikabide batek lor dezakeen ados ez dauden arteko pertsonen artean akordio batetara iristea. Hori Aratz-ek lortu zuen pasa den astebukaeran eta 2008an Jordi Evolek ere antzeko zerbait lortu zuen Zapatero eta Rajoy-rekin hauteskunde orokorraren testuinguruan. Humoregile katalanak bi hautagai nagusiek bere programa ikus zezaten gomendatzen zuten, gauza askotarako aurkariak izan arren (gero eta gutxiago agian baina hori beste eztabaida bat da momentu honetan ez diodana inportantzia gehiagorik eman nahi).

Beraz esan dezakegu Oñatin badaukagula gure Jordi Evole Aratz Losadaren pertsonan. Ikuspegi desberdinak dituen jendea gauza batzuetan bat etortzea lortzen duen Oñati irratiko esataria.

Nork: piban.2010/02/24 15:25:14.684 GMT+1
Etiketak: splitter sakibaloia madrid barakaldo rickyrubio garbajosa barcelona hermann erregekopa kirolak baskonia bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak