Gaur errazena atzoko duatloiari buruzko kronika labur bat eta balorazio pertsonal egitea izango litzake. Ba egingo dut. Irabazleak Galinier frantziarra gizonezkoetan eta Murua gipuzkoarra izan ziren. Nire aldetik, iaz baino bi minutu gehiago egin nituen baina gustura geratu nintzen helburua Lisboa delako.
Orain aipamen berezi bat egin nahi diot lagun bati. Ruben Garcia oñatiarrari, gure artean Gartxi bezala ezagutua. Orain dela ia urtebete, Oñatiko duatloia amaitu ostean gauen buelta bat eman nuen koadrilakoekin. Gai bat duatloiena izan zen eta Rubenek zioen entrenatzen bazuen bukatuko zuela, atzetik esan zioten berak Oñatiko duatloia bukatzen bazuen besteek (U. P.k eta A.M.k) Aloñako igoera egingo zutela.
Atzo iritsi zen eguna Rubenentzat, erakusteko egin zuen lana azken asteetan buru belarri sartuta egon den proiektuan. Hor azaldu zitzaidan plazan algodoizko kamiseta batekin, korrika egiteko fraka luzeak eta utzitako bizikleta batekin. Beldurrez zegoen ea lehenengo mozketa igaroko zuen eta bizikletan denboraz iritsiko ahal zen bigarren mozketara. Lehenengoa erraz igaro zuen, bigarrena gogorrago egin zitzaion, baina kasta handia erakutsiz amaitzea bukatu zuen. Koadrilakook oso pozik jarri ginen, esperantzak bazeuden baina kontrako sentimendua ere airean sumatzen zen.
Euskal blogosferako txoko honetatik, zorionak Ruben.
Lagun bat.
Gustatu zitzaidan: Goienako komunikabidea niregana jotzea Debagoieneko ordezkari bezala iritsi pertsonala emateko lasterketari buruz. Eskualde bateko ordezkari zarela esatea, agian, handi geratzen zait, baina espero dut nire azalpenak ahalik eta zuzenenak izatea eta ulerterrazak (eta ez dagoena ados nire adierazpenekin, ezin diot ezer egin horri).
Gustatu zitzaidan, ber bi: Lokalekoen animuak, eta herrian behingoan bertakoa sentitu naizela, hala ere, jende asko hotz animuak ematerakoan.
Idatzi artikulu bat