Agian post honek zeresan handia emango du. Agian norbait jarraian azalduko dudan iritziaren kontrakoa egon daiteke. Baina hurrena idatziko dudana bihotzetik aterako da. Ez da nire intentzioa inori min egitea...
Atzo, martxoaren 13a larunbata, Oñatiko XIX. duatloia ospatu zen. Oñatiko duatloia agian beste duatloi bat gehiago izan daiteke bertan parte hartzen dutenentzat. Oñatiko duatloia agian beste duatloi bat izan daiteke Euskadiko Triatloi federazioko epaile eta arduradunentzat. Oñatiko duatloia again oñatiarrentzat herrian ospatzen den beste kirol proba bat izan daiteke... (aipatutako aurreko taldeetan egongo da norbait ziurrenik pixka bat berezia egingo zaiona Oñatiko duatloia).
Oñatiko Triatloi Taldea osatzen dugunontzat Oñatiko duatloia urteko egunik garrantzitsuenetakoa da. Duatloi bat baino gehiago da talde honetan gaudenontzat. Hilabeteak prestatzen, hamaika bilera egin, ehundaka korreo elektroniko azken finean ordu gutxitan eta egun bakarrean amaitzeko.
Ez nuke jakingo esaten zenbat ordu gastatzen diren lasterketa hau prestatzen. Ezta ere zein den urteko momenturik estresagarriena. Dakidana da azkeneko aste hau lan askokoa izan dela, gauza gehienak eginda bagenituen ere. Donostia ingurura federazioak uzten digun furgonetaren bila, komunikabideekin harremana izan, azken bilera antolatu eta lasterketa eguneko lan guztiak.
Harrigarria badirudi ere, lasterketa honek 40 laguneko talde bat elkarlanean jartzea lortzen du. 40 lagun horiek urtean zehar harreman gutxi izaten dugu, elkar ez gara ia inoiz elkartzen ez bada taldeko zerbait gauzatzeko. Hori da taldekoentzat duatloi honek duen dohainik azpimarragarriena. Krisi egoera izan edo ez izan, atzo larunbatean goizeko bederatzi eta erdietatik gaueko zortziak pasa arte Oñatiko Triatloi Taldekook lanean aritu ginen Oñatiko duatloiko edizio berri bat aurrera atera zedin.
Zorionez lasterketa hau prestatzen hasterakoan urtarrileko hilabetean ikusi daiteke oinarria oso ondo dagoela eginda eta sendoa dela. Horrek gauzak asko errazten ditu. Horri esker ere atzoko eguna biribila izan zen antolatzaileontzat. Ziurrenik hutsegiteren bat edo beste egin genuen baina urtetik urtera hobetzen goaz eta hori ez da batere erraza. Baita ere esan beharra dago ezingo genukeela ezer egin laguntzaileen diru laguntzarik eta lasterketan izaten diren 80 boluntariorik gabe. Horiei guztiei ere gure eskerrik beroenak.
Kirol ikuspegiari dagokionez aipatu lasterketa oso polita bizi izan genuela. Zoritxarrez gaurko egunean Murtzian Espainiako duatloi txapelketa ospatzen zen komunitateen artean eta horrek partaideen maila pixka bat jaitsi zuen, hala ere puntako duatletak bildu ziren Oñatiko foru enparantzan. Gainera aurten nobedade bezala Gipuzkoako duatloi txapelketa distantzia motzean ere izan zen. Sailkapen guztiak eta lasterketaren gora beherak www.triatloi.org webgunean aurki ditzakezue.
kezue.
Idatzi artikulu bat