Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/10 22:47:51.819 GMT+1

Oñati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oñati II

Budapest (jarraipena)

Iritsi zen gaua eta horrekin batera festa. Baina ez edozein festa larunbatero gure inguruko herri edo hirietan aurki dezakeguna. Festa berezi bat. Terma batzuetan hain zuzen ere. Budapest ezaguna bada, bere terma azpiegituretatik da besteak beste.

Gaueko hamaiketan sartu ginen eta goizaldeko lauak aldera irten. Bertan igerileku bat gutxi gora behera 34 gradutara egongo zena eta bainu turkiar bat 40 gradutik gora zuena ura aurkitu genuen. Lehenengo igerilekuan ondo egoten zen baina denbora asko pasa ondoren gorputzeko tenperatura pixka bat hoztu egiten zen. Orduan izaten zen garaia bainu turkiarrera igarotzeko. Esperientzia polita eta ezberdina aldi berean, oso ondo igaro genuen guztiok bertan.

Hurrengo eguerdian nekatuta nengoen baina hegazkina irribarre batekin hartu nuen. Bartzelona izango zen hurrengo geldialdia bidai honetan.

Bartzelona (biziraupenaren eta abenturaren hasiera)

Bezperan lagun bati abisatu nion (larunbat eta igande arteko ordu txikitan) Bartzelonara joango nintzela. Arratsaldean iritsiko nintzen eta gaueko hamaikak aldera autobusa hartu Oñatin dudan etxera bueltatzeko (hainbeste bidaiekin azkenean dudatan jartzen dut nire burua ea nongoa naizen). Maratoiaren ospakizuna eta nire bisita hirira bat egin zuten. Hala ere korrikako proba amaitu zenean ni T1era iristen ari nintzen. Frankfurteko handitasunarekin harrituta gelditu banintzen, Bartzelonako aireportuarekin ere horrelako zerbait sentitu nuen. T1etik T2ra joateko barneko autobus batean, eta hortik hirira Renfeko trenean. Sants-eko estaziora iritsi eta lagunaren etxera. Pixka bat deskantsatu, freskagarri bat hartu eta erdi gunera kafe bat hartzera. El Raval auzora hurbildu ginen oinez, pasio bat ematen. Egunak laguntzen baitzuen.

Aterki gabe irten ginen, zirimiri pixka bat ari zen baina ez genion kasu handirik egin. Kafea hartu ondoren, leku benetan atsegina eraman ninduena lagunak eta asko eskertu behar diodana arratsaldea nirekin igarotzeagatik, komeriak izan genituen etxera iristeko. Busti-bustita, ez genuen espero.

Pizza bat afaldu, telebista pixka bat ikusi eta berriro Sants-eko geltokira han bainuen autobusa. Hori bai, oraingoan aterkiak eraman genituen. Autobusaren bidai horren amaiera Donostian nuen baina Tolosatik igarotzen zela abisatu zidaten eta hurrengo goizean han geldituko nintzen.

Tolosa-Zumarraga-Oñati

Euria egin bazigun bezperan, goizeko seietan elurra zen Tolosa aldean. Ez nuen espero horrelako klima aurkitzea Euskal Herrian eta ostiralean kirola egiteko zapatila batzuekin irten nintzen. Pentsa dezakezue nolako hotza nuen hanketako behatzetan. Trena hartu eta Zumarragara, han situazioa ez zen hobea. Arrebari deitu behar izan nion jakiteko ea zer moduz zeuden errepideak eta zer ordutan nuen autobusa (Udanan eta Deskargan kontuz ibiltzeko eta autobusa 7:40etan). Oñatira ordubete beranduago iritsi nintzen orduan hasi baitzen elurra jausten eta autobusak Udanako portutik joan beharrean itzuli erdi eta Deskargatik joan behar izan zuen.

Azkenean etxera iritsi nintzen. Pozik. Biloba eta ilobei kontatzeko moduko istorio batekin.

Nork: piban.2010/03/10 22:47:51.819 GMT+1
Etiketak: bartzelona budapest hungaria katalunia gipuzkoa oñati tolosa alemania zumarraga frankfurt euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak