Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/08 21:19:36.553 GMT+1

Oñati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oñati I

Tituluan aipatzen ditudan hirietatik bidaia bat burutu dut astebukaeran. Ostiralean goizeko 7:30etan irten nintzen eta gaur arte ez naiz iritsi etxera. Aste bukaera oso intentsua, bidai ordu ugarirekin, baina oso polita eta ederra. Oso ongi pasatzeko aukera izan dut hiru egun horietan zehar lagun onekin alboan.

Veneziara bidean

Bilbon hartu behar nuen hegaldia, Frankfurten geldialdia egin eta ostiral eguerdirako iritsiko nintzen Veneziara. Veneziako ondoko hiri batean ikasten dabilen lagun bat izango nuen esperoan. Bidaia momentu on ugariz beteta egon zen.

Hasteko esan Stewie, Bugs Bunny, Triki eta Donald ahatea nirekin batera igo zirela Bilboko hegazkinera. Triki izan zen famatuena egin zena bidarien artean (agian bakarra zelako jatekoa ematen zuena?). Frankfurtra iritsi nintzenean terminaleko txoko batean ikusi nituen eta kuriositatez galdetu nien nora zihoazen. Kontatu zidaten Amsterdam zutela helmuga lagun bat zutelako han eta horrelako sorpresak gustatzen zitzaizkiolako.

Bidai ona izan zen. Turbulentzia eta geldialdien artean irakurtzen eta proiektu bati birak ematen hasi nintzen. Ez dut uste denbora alferrik galdu nuenik. Gainera hegazkin batetik bestera asko ibili behar izan nuen izugarri handia baita Frankfurtko aireportua. Bertako langileek bizikletak erabiltzen dute alde batetik bestera joateko. Golfean erabiltzen diren bezalako ibilgailuak ere ikusi nituen.

Venezia

Laguna aireportuan zegoen itxaroten. Eguerdiko hirurak inguru izango ziren lur hartu nuenean. Zuzenean Veneziara hurbildu ginen. Ohituta gauden hirietatik oso desberdina da hau. Ez dago trafikorik, ez ibilgailu motordunenak ezta ere ez motordunenak. Era guztietako kaleak aurki daitezke: estuak, zabalak, luzeak, laburrak... Eraikuntzan anarkia da nagusi eta agian horrek egiten dio erakargarri hiri honi. Kaleetan zehar galtzen uzten zaitu eta bitartean izugarrizko eraikin ederrak ikus ditzakezu. Oso hiri turistikoa da eta arratsalde batean bisitatzeko denbora ematen du.

Padova

Veneziatik 40 minutura egon harren hiri hau oso bestelakoa da. Jendearen mugimendua alde batetik bestera oso altua da. Unibertsitate hiria izanda gazte asko ikusten dira kaleetan zehar. Bizikleta ugari ikusten dira, festara ateratzeko garraio ezinbestekoa dirudiena (hala ere oraindik pentsatzen dut bizikletak eta alkoholak ez dutela amaiera polita). Gainera ibili nintzen koadrilen bizikletak soilik urte hau iraun behar zutenez, ez zeuden oso ongi zainduta (horrelako bizikletetan ohikoa izaten da galga gabe ibiltzea).

Budapest

Aurreko hiriak beraz esan bezala ostiralean bisitatu nituen. Hurrengo geldialdia Budapest izango zen. Urtebete beranduago berriro itzultzen nintzen asko gustatu zitzaidan hirira. Ez zegoen batere aldatuta (agian hango moneta pixka bat garestiagoa bilakatu zen, baina aldaketa handirik ez).

Joan nintzen taldearekin gida bezala egin nuen. Kasualitatea izan zen baina zeuden ostatuan egon nintzen baita eta erraz aurkitu genuen. Afaldu ondoren gozatu genuen festaz hitz egiteko okasioa da. Hori bigarren zati batean kontatuko dut.

Nork: piban.2010/03/08 21:19:36.553 GMT+1
Etiketak: bartzelona budapest hungaria katalunia bugsbunny triki oñati stewie donaldahatea italia alemania venezia euskadi frankfurt padova | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak