Abuztuaren 6an hasi ziren 2008ko Beijingo olinpiadak. Hala ere irekitze zeremonia 8an izan zen 20:08tan. Hemen 14:08.
Kirola praktikatzen duen pertsona izanik eta kirola ikustea gustatzen zaidanez, lau urtean behin ospatzen den nazioarteko festa hau ikusten gozatu egiten dut. Gainera aurten berritasun bezala etxean Lur Digital Telebista daukat eta Teledeporten 24 orduz Txinan gertatzen dena ematen dute, goizean zuzenean eta arratsaldean errepikapenak.
Beraz gonbitea luzatzen dizuet kirola gustuko baldin baduzue ez galtzeko bi aste magiko hauek. Esaten dute olinpiar joko batzuetan parte hartzea imajina ezina dela bertan egon arte, ba nire ustez olinpiar joko batzuk telebista bidez bizitzea ere zaila da deskribatzen hainbeste gauza direlako batera: abandonatuta dauden kirolak inportantzia hartzen dute, zure kirolari gustukoenak famatu egiten dira mundu guztian eta gauza handiak lortu ditzakete egun gutxitan…
Gozatu olinpiadekin.
Idatzi artikulu bat