Gure fakultatera hurbiltzen garen bakoitzean (EHUko arabako kanpuseko letren fakultatera hain zuzen ere) obrak nonahi daude ikusgai. Gure fakultatean, alboko errepidean, fakultate aurreko parkinga izandako lekuan… Eta hori gutxi balitz zarata ere oso handia da eta askotan jasan ezina. Orain dela astebete 0.16 gelan klase bat izan nuen eta ordu laurden lehenago bukatu behar izan genuen norbait zulagailuarekin ari zelako guretik oso hurbil.
Gaur bi klase ditut. Bata 0.05 klasean eta bestea 0.16 gelan. Hau da, fakultateko hegal banatan. Ea non egiten duen zarata gutxien eta ea obren amesgaizto hau lehen bailehen amaitzen den.2009/02/24 10:44:12.822 GMT+1
Obrak, obrak eta obrak
Nork: piban.2009/02/24 10:44:12.822 GMT+1
Etiketak:
araba
ehu
gasteiz
euskadi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat