Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/21 12:23:42.602 GMT+1

Obama etxe zurian

Atzo izan zen eguna Barack Obama Amerikar Estatu Batuetako presidentetza kargua zin egin zuena. Aukera izan nuen zuzenean ikusteko eta amerikarrek egiten dituzten jai handiak bezala, atzokoa ere oso amerikanoa izan zen, baina aldi berean munduari eskainitako jai bat ikusteko aukera izan genuen. Bi milioi ikusle zuzenean (inoiz batu den jende kopururik handiena Lincoln memorialean), musikaz arindutako zeremonia bat, milaka segurtasun neurri...

Aldaketa garaia iritsi da? Hein batean bai baina denbora eman behar zaio Obamari eta ez itxaron emaitzak bigarren egunean. Lau urteko agintaldi bat dauka aurretik eta azkenengo urtean eskatu beharko zaizkio emaitzak, espero dut jendeak hori argi edukitzea. Arrazakeriaren amaiera izan da Estatu Batuetan? Hein batean bai, baina leku guztietan gertatzen den bezala arrazakeria gizarteak daukan arazo bat da. Estatu Batuetan hori agian nabariago izan daiteke etorkinen lurralde bat delako, hala ere, Obamarekin gizarteko sektore batzuetako situazioa nabarmen aldatuko dela argi dago.

Obama Estatu Batuetako herriarengatik aukeratua izan da eta herri horrendako egingo du lan batez ere. Hala ere asko gustatu zait bateratze nahia agerian utzi duela, ez direla erantzukizunak eta erabaki garrantzitsuak alde batetik soilik hartu behar, besteekin kontatzeko nahia hori itxaropentsua da. Agian bere lehen diskurtsoan presidente bezala Palestinako auziari buruzko zenbait hitz faltan bota ditut baina uste dut gehiago ezingo dela gorde eta hemendik gutxira zerbait esan beharko duela ekialde hurbilean jasaten den auziari buruz.

Bipartidismorik Euskal Herrian ez, mesedez

PNV/EAJ vs. PSE??? Ez. Zergatik ez? Herri hau plurala delako eta alde batetik indar politikoak pluralak dira, ez dira soilik bi existitzen eta beste alde batetik gutxiengoak ere kontuan izan behar direlako gure herriaren etorkizunean erabakiak hartzerakoan.

Nork: piban.2009/01/21 12:23:42.602 GMT+1
Etiketak: pnv eaj bipartidismoa pse politika hauteskundeak estatubatuak obama | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak