Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/30 23:51:29.111 GMT+1

Nolakoak ginen gu?

Larunbat arratsaldea. Euria etengabe egun guztian zehar. Euritakoarekin ateratzeko eguraldia. Aterpean askoz hobeto kalean baino. Igerilekua leku egokia izan daiteke larunbat arratsalde bat igarotzeko beste ezer hobeagorik ez badago egiteko.

Aurten igeriketa irakasle hasi naizenez lanean horrelako eguna tokatu zitzaidan igarotzea larunbatean. Nire ikasleetatik gutxi joaten dira oraindik ez dutelako nahiko adin txapelketetan parte hartzeko, 2001ean eta aurretik jaiotakoak hurbiltzen dira aste bukaeretan igerilekuetara. Aipatu dudanez ez zegoen eguraldia oso lagun kalera irteteko. Azpeitira joatea tokatzen zitzaigun txapelketa batetara.

Izugarri da nola aldatzen diren ikuspegiak. Orain dela urte batzuk nire ikasleen leku berean nengoen. Harrituta gelditzen naiz zenbait umeen jokabideekin, alde bietatik azpimarratu nahi dut esaldi hau. Ume batzuk gauza onengatik harritzen naute eta beste batzuk berriz gauza txarrengatik. Urritik hari naiz lanean eta esan dezaket oso pozik nagoela. Estres maila igo egiten zait klaseetan baina uste dut hori normala dela umeei erakustea ez delako oso lan erraza. Astean bitan etorri arren nahi ditudan irakaspenak barneratzen dituzte. Ez dakit hurrengo urtean zer gertatuko den nirekin eta umeekin baina aurten jabetzen ari naiz egiten den lan izugarriaz Oñatiko igerilekuan igeriketaren kultura bultzatzeko. Munduan egon litekeen kirolik osoenak etorkizun oparoa dauka gure herrian.

Nork: piban.2010/01/30 23:51:29.111 GMT+1
Etiketak: igeriketa oñati azpeitia kirolak gipuzkoa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak