Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/12/06 16:00:30.404 GMT+1

Nire dobleekin solasean

Garaiko euskal literatura eta unibertsaleko irakasleak hiru hitzaldi antolatu ditu. Horietako bat azaroaren 9an eduki genuen. Iban Zaldua, azkenengo Euskadi literatur saria, etorri zitzaigun bere bizitzari buruz hitz egitera.

Esan beharra daukat Iban Espainiako ekonomiako historia asignatura irakasten didala. Oso zaila egiten zait ipuin idazle bezala ikustea, oso profesionala baita bere klasetan eta ez zaiolako idazle ildoa ikusten. Onartu beharra daukat bere Si Sabino viviria eta ipuin batzuk irakurrita ditudala, eta ez daude batere gaizki.

Iban goiz hartan, irakurle eta idazle on bat bezala, bere erosketa karroarekin etorri zitzaigun liburuz beteta eta irakurle bizitza eta idazle bizitza nondik nora joan ziren azaltzako gogo handiekin.

Azaltzen hasi zitzaigun literatura arlo ezberdinak deskubritzen zihoan bitartean horiei buruz idazten zituela. Bide paralelo berdinak egin zituen irakurle eta idazle bezala. Horretarako Borges-en testu bat irakurri zigun, situazio hori nolabait azaltzeko: Borges eta ni (Ipuin hautatuak, Ibaizabal, 1998).

Bere hasierak komikiekin izan zen, ume guztiak bezala. Eta bere lehenengo literatur saiakerak genero honetan izan zen, Super hombre pertsonaia sortuz.

Horrela ordubete baino egin genuen berarekin solasean. Idazle fantastikotik, politikora, errealistara eta euskal idazle izatera arte nolako literatura irakurri zuen azaldu zigun.

Benetan hitzaldi ezin hobea ikusteko aukera izan genuen azaroaren 9ko goiz hartan.

Nork: piban.2006/12/06 16:00:30.404 GMT+1
Etiketak: ehu ibanzaldua euskalliteratura literatura | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beste Iban baten gomendioa: Sustaturen jaira etorri. Han topatuko duzu Iban Zaldua eta berba egingo du hamar ba minutuz-edo. Gainera pintxoak, Sustaturen gaineko bideoa, i-pod-ak zozketan... bai bai eta gainera aurkeztu dezakezu blog honetako mezuren bat eta zozketa horretan parte hartu. Animatu, Iban.

Nork: Iban Arantzabal.2006/12/06 18:40:02.398 GMT+1
http://www.goiena.com

Badirudi mundua Ibanez josia dagoela, kar, kar, kar. Saiatuko naiz joaten, noiz da?

Nork: Iban.2006/12/07 12:36:40.810 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak