Bidaiatzea asko gustatzen zaigu orokorrean. Leku berriak aurkitzea eta gustukoak izatea ona da. Gainera askotan bidaiatzen dugunean beti izaten dugu lagunen bat edo beste aholkatzen diguna leku batetara edo beste hartara joatea. Hemen aurrerantzean nik deskubritutako leku batzuen gomendioak erakutsiko dizkizuet. Ondoren aholku hauekin egin dezazuen nahi duzuena.
Lisboako Pois kafetegia
2008ko apirilean Lisboara joan nintzen Iron man erdi batean parte hartzera. Bost eguneko bidaia bat izan zen. Asteazken eguerdian irten eta astelehenean itzuli. Txapelketa larunbatean izan zen eta hurrengo eguna Lisboako hiria bisitatzeko erabili genuen. Beste egunetan EXPOa egon zen tokian hartu baikenuen ostatu eta hirira hurbiltzeko aukerarik ez genuen izan.
Alfamako auzotik paseatzen ari ginela igande eguzkitsu hartan (zorionez Lisboako auzo zahar hartako kaleak oso estuak dira eta nagusi itzala zen) nire lagunak ikusten ez diren kafetegi horietako bat aurkitu zuen: Pois Cafe. Ezohiko dekoratu bat Friends telesaileko Central Perk kafetegia ekartzen dizuna gogora. Sofak, liburuz eta aldizkariz jositako apalategiak... Ordu erdiz egongo ginen han kafea hartzen baina arratsalde osorako gonbita egiten duen toki bat da.
Kafea lasai hartzea gustatzen bazaizu eta dekorazio arruntek aspertzen badizute, Lisboan toki egokia irudituko zaizu Pois kafetegia.
Idatzi artikulu bat