Mugikorrak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Eta gaur egungo teknologia aurreratuei esker egunak eman ditzakete itzali gabe. Leku askotan mugikorra erabiltzea debekatua dago eta horretarako jendeak amatatu beharrean isilarazi egiten du aparailua.
Liburutegietara joaten den jendearen jarrera gehienetan hori izaten da, baina oraindik pertsona ugari dago ez duena mugikorra isilarazten. Errespetu falta bat iruditzen zait isilik egon behar den leku batean jendeak etxean bezala ibiltzea teknologia hauekin besteekin pentsatu gabe.
Oso gogaikarria da ikasten edo irakurtzen zaudela, kontzentrazio altua eskatzen duten ekintzak, jarduera eten behar izatea pertsona batek sakelekoa isilaraztea ahaztu zaiolako. Are gehiago, gero eta gehiagotan gertatzen dira horrelakoak, eta hori oso larria dela uste dut.
Oñatin ez hainbeste, baina Gasteizen Elurretako eraikinaren liburutegian jende ugari ikusi dut lotsagabe mugikorrez hitz egiten. Bakoitzak egin dezala bere autokritika, nik nire kontzientzia garbi edukitzeko liburutegira sartzen naizen bakoitzean (edo lekuren batera mugikorra erabiltzea debekatuta dagoena) nire mugikorra itzali egingo dut.
Idatzi artikulu bat