Bi aste noa serioski entrenatzen azaroaren bukaeran edukiko dudan erronkarako begira. Donostiako Maratoia, 42 kilometro luze, hiru ordutik gorako esfortzua… Lasterketan noanean edo entrenamendu luzeetan ez zait ipod-a edo mp3a entzuten joatea gustatzen. Horrelakoetan nahiago dut nire pausua entzun eta nire barrenean dagoena buruan jira eta bira ibili, eta noski lagun batekin baldin banoa berba egitea asko gustatzen zait, hori ondo noanean, txarto banoa ez dudalako berbarik egiten (barreak).
Baina etxetik irten baino lehenago askotan musika entzuten dut gorputza animatzeko eta motibatzeko. Eta animoak baxu daudenean ere kantu zehatz batzuk jartzen ditut bizipoza ematen didatenak. Horra ba lista labur bat:
- Eye of the tiger eta Gonna fly now. Rocky pelikuletako kantu nagusiak, hauek entzuten bat ez bada motibatzen ez da ezerekin motibatuko.
- One world, one dream. Olinpiar jokoetako kantua.
- Viva la vida. Coldplay taldeak egindako kantua eta TVE erabili zuena bideo ikusgarriak prestatzeko Conexión en Pekin saioan.
- All these things that I´ve done. The Killers taldea. Nike erabilitako kanta bere azkenengo iragarkietako batean.
Idatzi artikulu bat