2007ko udan triatloiari buruzko aldizkari bat iritsi zitzaidan nire eskuetara. Hilabete berdinean Runners aldizkarian talde bitxi bati buruz hitz egiten zuten triatloiko aldizkarian agertzen zena baita ere.
Dick eta Rick dira talde horretako partaideak. Dick aita da eta Rick semea, Massachussets-ekoak (Ameriketako Estatu Batuak). Rick gaixotasun batekin jaio zen jaiotzean denbora laur batez oxigenorik ez zitzaiolako heldu burmuinera. Bizitza guztirako aulki batean itsatsita geratu zen jaio berritan.
1972an (Munich-eko olinpiadak, Mark Spitz protagonista bezala bere urrezko zazpi dominekin) Tufts-eko unibertsitateko zientzialari talde batek ordenagailu bat garatu zuen Rick-ek idazteko gaitasuna ematen ziona. Idatzi zuen lehenengo gauza Go Bruins! Izan zen (izotz hockeyko Boston Bruins taldeak orduan NHLko Stanley kopako finala ari ziren jokatzen). Ricki irola gustatzen zitzaiola argi geratu zen.
Orduan bere aitak 5 miliako lasterketa batera
eraman zuen semea. Egun hartan Rick ez zen sentitu gutxitu fisiko bat bezala.
Lau urte geroago biak batera maratoiak eta laburragoak ziren distantzietako
hamaika lasterketetan parte hartu ondoren triatloi bat egitea bururatu
zitzaien. Guztia batera egin zuten. Igerian aitak lotura berezi bati esker
semera eramaten zuen txalupa batean, bizikletan eserleku berezi bat zuen
aurrean eta korrika egiterakoan Dick-ek Rick-i bultza egiten zion. Ironman bat
egitea pentsatu zuten (
Gogoak falta zaizkidanean entrenatzera joateko, familia honen istorioa irakurri eta ikusten dut motibatzeko eta gogoak altxatzeko.
Informazio gehiago: www.teamhoyt.com**BTR**
Idatzi artikulu bat