Pertsona asko moralez baxu dabiltzanean bizi gogoa eta motibatzeko teknika batzuez lagundu behar izaten dira morala igotzeko. Pertsonaren arabera teknika aldatu egin daiteke.
Adibidez Juan Carlos Higuero atleta espainiarrak proba bat gauzatu aurretik El guerrouj atleta ohiaren bideoak ikusten ditu. Edo Jorge Lorenzoren kasua moto lasterketa bati aurre egin baino lehen Rockyren pelikulak ikusten dituela.
Nik inspirazioa eta motibazioa bilatzeko azken bi urte hauetan Gasteizen izan dudan armairuari begirada bat jotzen nion. Bertan oroigarri batzuk itsatsita nituen oroitzapen onak ekartzen zizkidatenak: dortsalak, irudiak, argazkiak…
Irailera arte armairu gabe geratu naiz, datorren ikasturtean pisuz aldatzen naizelako. Espero dut datorren irailetik aurrera armairu berri bat izatea non nire oroitzapen onak itsatsi eta denborak aurrera egin ahala leku hori inspiraziorako beste toki bat bilakatzen den.
Idatzi artikulu bat