Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/26 16:00:37.436 GMT+1

Mobiliazazioak fakultatean

Ezerezean geratu zitekeen notizia batek eztanda bete betean egin du fakultatean eta mobilizazioak hasi dira. Hori da gertatu dena aste honetan jakitean eusko jaurlaritzak dekretu bat atera duenean boloniaren prozesuaren baitan esanez 30 ikasle baino gutxiagoko karrerak desagertu behar direla. Ondorioz Arabako fakultateko lau filologia desagertzeko mehatxupean daude (hispaniar, alemaniar, frantziar eta klasikotako filologiak hain zuzen ere).

Bat-bateko notizia hauen aurrean bai ikasleak eta baita irakasleak mobilizatzen hasi dira dekretu eta neurri honen aurka. Uste dugu hori ez dela bidezkoa eta ez dela bidea. Protestak jarraituko dute gauzak orain dauden bezala geratu arte eta jakin arte karrera bat bera ere ez dela egongo desagertzeko zorian.

Atzo presioaren eta kutsatu den giro mesfidatiaren ondorioz fakultateko dekanotzak urgentziazko hitzaldi bat eman behar izan zuen bere ikuspuntua emanez. Aipatu zuen ideien artean errektoreak lau filologia horiek batzea nahi dituela eta negoziatzen ari direla hori horrela ez gertatzeko.

Filologien bateratzea, dekano jauna (atzo aipatu nizun) ezin daiteke negoziazio bat izan. Goitik ezarritako inposaketa bat da eta derrigorrezko inposaketa horien aurrean gure ezetza argi eta garbi dago, gaur goizean ikusi ahal izan da egondako protestan zu baita egon zarena.

Protestek jarraituko dute eta mehatxu hau soilik izeberg-aren punta izan da. Filologiatik hasi dira baina nork ez du esaten ez dutela jarraituko letretako beste karreretatik??? Gaur inoiz baino ozenago eta garbiago esaten diogi Bolonia prozesuari ez.

Nork: piban.2009/02/26 16:00:37.436 GMT+1
Etiketak: filologia ehu letrenfakultatea bolonia unibertsitatea gasteiz araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak