Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/24 10:48:22.436 GMT+1

Minduta

Minduta nago bi arrazoiengatik. Bata Euskadiko Triatloi federazioarekin eta bestea Zarautzeko triatloiko antolatzaileekin.

Lehenengoarekin esan zutelako igandean Gasteizen jokatu zen Espainiako autonomien arteko duatloi txapelketara euskadiko zirkuituan zeudenen artean zortzi pertsona joango ziren kategoria bakoitzeko. Hori horrela izanik Oñatiko Triatloi Taldeko hiru pertsona sailkatuta geunden lasterketa horretan aritzeko (kirol honetan pasioarengatik aritzen den batentzat amets bat).

Astelehena 16ra arte ez zuten esan zeintzuk ziren aukeratuak eta hara, sorpresa! Bakarrik zortzi joan zitezkeen. Ados hanka sartu egin zirela. Guztiok gara gizakiak eta gaizki ulertuak izaten ditugu. Baina aldi berean jendearen ilusioarekin jolastu dute eta hori onartezina da gainera ez dutenean barkamenik eskatu ezta eskusarik aurkeztu ere.

Daukagun federazioak arazo bat dauka, ez duela autokritikarik egiten. Nire ustez noizean behin autokritikaren bat publikora egitea umiltasuna erakusten du. Egin behar dira horrelakoak, baina daukagun federazioak ez du egiten. Guztiz kontrakoa egiten du, hamaika laudorio jartzen dizkio bere buruari. Presidenteak esan zuen epaileen ikastaro baten estatuko inbidia direla epaile mailan (eta hurrengo egunean boxesetan inor sartu ezin daitekeenean itxita daudelako korrikalari bat sartzen uzten diote, eta gero estatuko onenak dira…).

Oso haserre gaude eta zaila egingo zaigu ahaztea gertatutakoa.

Beste alde batetik Zarautzeko triatloian parte hartzekoa nintzen baina ez dakit zein sistema erabili duten aurten parte hartzaileak nortzuk izango diren erabakitzeko. Minduta nago kanpoan geratu naizelako baina gustatuko litzaidake jakitea erabilitako sistema (zozketa, “a dedo”…). Hori argitzea antolatzaileen lana izan beharko litzateke baina autokritikarako gogo gutxi dugunez lurralde honetan batek bilatu beharko ditu airean geratzen diren galderei.

Baina zorionez beti aurkitzen ditugu igandean Lekunberrin jokatutako probak bezalakoak. Lekunberriko legoan izan nintzen. Zortzi euro ordaindu, lasterketa gogor bat (gogorrago egin zitekeen baina orduan askok atzera egingo zuten, kar, kar, kar), dutxa beroak eta amaitzeko luntx izugarri bat. Iaz euria egin zigun baina aurtengo eguraldiarekin Lekunberriko legoa arrakastatsua izan da.

Nire zorionik beroenak Lekunberriko legoako antolatzaileei.

Nork: piban.2009/03/24 10:48:22.436 GMT+1
Etiketak: kirolak gipuzkoa triatloia lekunberri zarautz gasteiz araba nafarroa dutaloia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak