Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/12 18:49:28.877 GMT+2

Mikel Astarloza, blogari ona izango litzatekeen txirrindulari bat

Mikel Astarloza 1

Tipo jatorra benetan Astarloza. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak batzuetan hitzez betetzen ditu Berria egunkariko txokoak. Kirola eta idaztea ezin direla lagun onak dioen mitoa apurtzen du lagun honek.

Oso gustura irakurtzen dira berak idatzitako artikuluak. Egun hauetan gure lurretan 47. Euskal Herriko itzulia ospatzen ari da eta ohikoa denez, Mikelek bere apurra jartzen du egunkariko orriak betetzen.

Asteartean, Oñatin egun batzuk egon zirela eta, horri buruzko artikulua argitaratu zen, gaur berriz atzoko gertakizunen berri ematen ditu. Beti ere ikuspuntu desberdin batetik, hau da, pelotoi barrutik eta ez kazetari batek kanpotik ikusi dezakeenaren arabera. Beste batzuetan anekdotei so egiten die. Behin 2006ko Vueltako etapa batean Markel Irizar oñatiarrak nola jakin zuen bere semearen sexua kontatu zigun.

Gauza anitzez hitz egiten digu txirrindulariak. Eta askotan kirol handi bat eta aspektu askotatik ezezaguna zaigun mundu bat hurbiltzen gaitu bere artikuluen bitartez Pasaitarrak.

Eskerrik asko Mikel eta segi horrela. Ea noiz ikusten zaitugun euskal blogosferan zure garaipenei buruz hitz egiten!!!

Mikel Astarloza 2

Nork: piban.2007/04/12 18:49:28.877 GMT+2
Etiketak: txirrindularitza kirolak euskalblogosfera mikelastarloza euskalteleuskadi euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ados nago.

Gogoan dut behin kontatu zuela nola, Iban Mayoren ondoan zihoala, bide ertzean "animatzen" ari ziren zaleek zer-nolako gauzak esaten zizkioten honi, eta zer gogoeta interesgarria egiten zuen Mikelek zaleen benetako zaletasunaren, forofismoaren, edukazioaren eta horrelako kontuen inguruan. Oso ondo idazten du gainera. Eta, oso tipo jatorra eta sanoa dirudi.

Nork: Lutz Long.2007/04/13 09:58:55.311 GMT+2
www.blogak.com/lutzlong

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak