Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/04 17:19:36.713 GMT+2

Metro ez da iristen fakultatera!!!

Iaz Metro, dohaineko egunkaria bat, Gasteizen zehar hasi ziren banatzen egunero. Nire fakultateraino iristen zen. Ia egunero zeuden ale batzuk edonork hartzeko. Baina aurten gauzak aldatu egin dira.

Ez da iristen Arabako Kanpuseraino egunkaria. Pasa den ostegunean bazeuden batzuk, baina hala ere denbora luzean ez dugu aukerarik izan egunkari hau hartzeko. Banatzaileek, aurtengo ikasturtean, ez dute uzten alerik gure fakultatean ezta ingurukoetan ere, aipatutako salbuespenak jota.

Aukera polita da eguneroko berri garrantzitsuenak, eta ez hain garrantzitsuak, dohain irakurtzeko. Egia da informazio ugari urria dela, baina berri nagusiak batzen ditu eta munduan gertatzen denaz ohartarazten digu.

Pena da egunkari dohain bakarra izatea Gasteizen. Adibidez Bilbon hiruzpalau egunkari mota honetakoak banatzen dira egunero. Ea laster berriro bueltan dugun dohaineko egunkari hau gure fakultatean. Ikasleontzat primeran etortzen zaigu eta.

Nork: piban.2007/05/04 17:19:36.713 GMT+2
Etiketak: egunkariak dohainekoegunkariak gasteiz metro euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak