Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/22 15:30:05.932 GMT+1

Meme bateri erantzuna

Nahikari Ayo getxotarrak bota dit erronka niri buruz bost gauza kontatzeko. Benetan gauza zaila, niri buruz hitz egitea lotsa ematen didalako, baina saiatuko naiz ahalik eta hobekien egiten.

  1. Batxilergo teknologikoa hasi nintzen egiten, baina ez nuenez arrakastarik izan, lehenengo urtea ez nuelako gainditu, humanistikora pasatzea erabaki nuen. Hortik bi urtera gainditu nuen batxilergoa eta orain historia ari naiz ikasten Gasteizeko Euskal Herriko Unibertsitate publikoan.
  2. Futbola asko ez zait gustatzen, baina txikitatik izan naiz talde txikien jarraitzailea. Denboraldi batez Extremadura taldeko jarraitzaile egin nintzen lehenengo mailara igo zenean eta Mallorcarekin antzerakoa gertatu zitzaidan. Gaur egun berdina ez dut egiten, gustuko dudalako baliabide gutxi duten taldeek arrain handiak jaten dituztela ikustea.
  3. Iazko Korrikan, 2005eko edizioan, Udanako bigarren kilometrotik (testigua hartu nuen tokitik eta Oñatirantz bidean) Bergararaino egin nuen korrika. Furgonetan Goitb-ko langileak zeuden eta nik kilometro hartako petoa neramanez elkarrizketa bat egin zidaten San Prudentzio eta gero. Ondoren etxean ikusi nintzenean, ez nintzen errekonozitzen baina polita iruditu zitzaidan.
  4. Txirrindularitzan gaztetan aritutakoa naiz. Nire garaipenik handienak Atzeko Kaleko jaietako txirrindulari lasterketa irabaztea (1998 urtea zen, ia 2000 pezeta irabazi nuen) eta La Miguel Indurainen parte hartzailerik gazteena izatea izan ziren. Gainera Gipuzkoako txapelketako taldekako erlojupeko batean hirugarren gelditu ginen. Kadeteetara iritsi nintzenean ezinezkoa egiten zitzaidan txirrindularitza eta igeriketa batera eramatea beraz bigarrena aukeratu nuen.
  5. Nire lehenengo igeri zeharkaldia egiten genuenen artekoa, gogorrena aukeratu nuen. Nojakoa hain zuzen ere, 3.500 metrokoa. Baselina gutxi eman nintzen gorputzean (hau da igurtzimendu guneak gorri-gorri bukatu zuten), ura hotza, noraezean zeharkaldi osoan zehar… Kostata bukatu nuen eta esperientzia gehien eman didan igeriketa zeharkaldia izan da.

Eta hau da guztia. Orain meme hau honako hauei pasatzen diet: Amaia Txintxurreta, Imamon, Teketen, Faka-fakako Iban Arantzabal, Faroko Joxe eta Mikel Irizar, piperrautsekoa. Eta nola ez Zuriñe Madinabeitiari.

Nork: piban.2007/02/22 15:30:05.932 GMT+1
Etiketak: meme euskalblogosfera blogak blogosfera | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik ez dut egingo... blog kolektibo bat da eta ni ez naiz editorea. Inoiz idatzi izan dut, baina beti editorearen baimenarekin :-)

Nork: Iban Arantzabal.2007/02/22 19:04:02.239 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak