Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/07 15:00:00.609 GMT+1

Melankoliko

Herenegun interneten nabigatzen nenbilela gaua harrigarriak aurkitu nituen nire antzinaroari buruz. A ze garai ederrak igeriketa zeharkaldietako kronikak idazten nituenean! Pasioz betetzen nituen orduak eta orduak gogoratzen udako goizetako igeriketa txapelketak kostaldean.

Hau Nojako igeriketa zeharkaldiari buruzko garai hartako kronika da. Nire lehenengo kronika hain zuzen ere.

Uda bat trabesiak egiten... NOJAKO TRABESIA

Florencio, bigarrenean bai.

Ez zuen itxaron hirugarren aldira arte. Jonathan Florencio-k irabazi egin zuen bigarren saiakeran. Lehenengo urtean podiumeko lehengo mailatik pauso batera gelditu zen. Aurten berriz, ez. Azkenean irabazi egin zuen proba hau. Domeka goiz baten, eguraldiak igerilariekin jolasean, Jonny, horrela deitzen diotela bere lurraldetik, Gorka Ripa eta Iñaki Guridiri gainendu zen.

Jonathan-ek probaren errekorra paurtu zuen eta 43 minutu eta 39 segundutan utzi zuen marka berria. Jarraian, esan dudanez, Gorka Ripak 46 minutu eta 20 segundu eginez eta hirugarren Iñaki Guridi oñatiarra 46 minutu eta erdirekin.

3.500 mteroko probari buruz, hasi Tris-eko hondartzan eta bukatu Trengandin-en. Oraingo urtean 66 igarilarik hartu zuten parte. Gehienak mutilak ziren. Ura hotza zegoen baina lehengo urtean baino beroagoa. Ibilbidean zehar ez zegoen ezer seinalizatua. Ibilbidea arroken artean zen eta igerilari bat kexatu egin zen "bolla bat jar zezatela behitzat ikusteko non zeuden arrokak. Momentu batez arrokak eskuekin ikutu egiten ziren". Kexatu dira ibilbide erdian ura oso zikina zegoela ere "burua uretatik kanpo eraman behar zen eta horrek lepoa asko nekarazten du".

Aloña Mendi.

Zortzi igerilari joan ziren eta zortzirek bukatu zuten. Egun zoragarri bat oñatiarrentzat. Talde on bat, emaitza on batekin. Hiru talde egin ziren. Bata Iñaki Guridi, taldearen liderra, Tiago Gonçalvez eta Sebastian Dario osatua. Proba topera egin zuten eta beraien asmoa lortu zuten, lehengo hamabosten artean sartzea. Bigarren taldean beste igerilari batzuk zeuden ez topera, baina euren mailarako oso ondo egin zuten proba. Talde horretan tiratzen Ihanire Urteaga jarri zen, joan zen neska bakarra eta proba hau egiten duen Oñatiko lehenengo neska. Gero laguntzaile modura Iban Perez. Atzealdean andoni Galdos pre-seniorra zegoen eta azkenik Jon Cantero, nondik zihoan ez zekiena. Azkenik, hirugarren igerilaria baina triatleta dena eta Aloña Mendi igeri taldearekin trabesia egiten duena, Jesus Cantero, Jon Canteroren aita. Entrenamendu gutxirekin, urak eramateko jarri zen. Meritua du hainbeste urterekin horrelako proba gogor bat egiteak! Izan ere, herri honetan, jendeak eskubaloirari eta futbolari halako afizioa izanda, horrelako igerilari taldea edukitzea meritu handia da.

Aupa Aloña!!!

Euri asko egin du harrezkero eta nabaritzen da aldatu egin dudala. Orain ere idazten jarraitzen dut, baina zorionez gauza gehiagori buruz eta ikuspegia ere aldatu zait. Besterik gabe, kronika hauek ikustean (irakurtzeak beldur ematen didalako) garai onak eta oroitzapen politak ekartzen dizkit burura.

Eta ni galdetzen naiz… Nolakoak izango dira kazetarien lehen kronikak profesional bihurtu aurretik?

Nork: piban.2007/11/07 15:00:00.609 GMT+1
Etiketak: kirolak noja kronikak igeriketa kazetaritza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak