Gogorra
ari da izaten…
…baina gustura egiten ari naiz egiten dudana. Egunero zerbait idaztea blog honetan eta entrenamenduak jarraitzea oso gogorra egiten ari zait. Baina gogortasun era bat azkenean eskertu eta disfrutatu egiten duzunaz.
Egia da batzuetan ideiak ez ditudala batere garbi eta blog honetan ekarpenak egitea kosta egiten da normala baino pixka bat gehiago. Eskertzen den gauza bat da azkenean, munduarentzako idazten dudalako eta munduak irakurri egiten du (ados jende guztiarentzat idazten dudalako eta lau katuk irakurtzen didate).
Gabilondoren iritzi berekoa naiz aspektu horretan. Nik ez dut idazten hamar, ehun edo mila irakurlerentzat. Pertsonalki idazten dut, irakurtzen didan bakoitzarentzat eta irakurle kopuruek ez didate axola, axola zaidana pertsona horiekin konektatzea baita.
Eta entrenamenduei buruz zer esan. Maratoiaren hilabetera iritsi garela aipatu beharra daukat. Aste hau eta hurrengoa oso garrantzitsua izango da, 17tik 23 bolumena jaitsi egingo dut eta azkenengo astea izango da zaila. Erabat deskantsatu beharko dudalako eta zazpi egunak ezer egin gabe luze egingo zaizkidalako.
Idatzi artikulu bat