Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/20 21:14:20.199 GMT+1

Lenny Kravitz

Gaur arratsaldean Gasteizen klase ondoren ordubete inguru izan dut Oñatira itzuli baino lehenago. Nire asmoa kanpuseko pabiloiko kafetegian kafe bat hartzea zen hango lasaitasuna aprobetxatuz (ostiral arratsaldetan harrigarria izaten da nolako jaitsiera izaten duen ikasleen joan etorrien kopurua). Baina tamalez itxita zegoen (iazko urteetan zortzietan ixten zuten, aurten berriz bi ordu aurreratu dute ordu hori). Orduan plan aldaketa etorri da eta San Prudentzio kalean dagoen Down Street tabernara joan naiz.

Ez da munduan dagoen taberna lasaiena baina oso gustukoa dut. Hilabeteak handik hurbildu gabe nengoen eta gaur oso eroso sentitu naiz bertan. Sartu naizenean Lenny Kravitz-en kanta bat entzuten zen bozgorailuetatik eta bere bideoklipa pantaila erraldoian ikusten zen. Lehen bi bilar mahai zeuden tokian orain bakarra dago eta hiru dardo makina. Baina bestela taberna ez da ezertan aldatu. Betiko xarma edukitzen jarraitzen du.

Giro lasaia zegoen eta kafea gustura edateko aukera izan dut. Bitartean Berlingo harresiaren erorketari buruzko erreportaje bat irakurtzen egon naiz. Esan dudan bezala, ostiral arratsalde bat izateko, oso lasai zegoen. Zarata handirik gabe eta mahaietan lekua sobera.

Gasteiz inguruan egoten bazarete eta ez ohiko tabernetatik urrundu nahi baduzue Down Street aukera ona izan daiteke bilatzen duzuen une horretarako. Ez zaizue damutuko.

Nork: piban.2009/11/20 21:14:20.199 GMT+1
Etiketak: berlingoharresia ehu lennykravitz berlin downstreet gasteiz alemania araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak