Hemen aurkezten dizuet pare bat lehiaketa oso interesgarriak eta parte hartzea merezi dutenak:
Leioako
3. liburujatun lehiaketa.
Irakurtzea gustatzen bazaizu hau da zure lehiaketa. Bi pertsonentzako afaria edo elkar dendetan erabiltzeko bono bat irabaz dezakezu. Informazio gehiago.
Amodiozko
gutunen XVII. lehiaketa.
Oinarriak:
1- Lehiaketa honetan 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XVII. lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara - Gipuzkoa
posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
6- Lanak jasotzeko azken eguna 2008ko urtarrilaren 6a izango da.
7- Sariak honako hauek izango dira:
1. saria: 500 euro
2. saria: 250 euro
Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
26 urte berakoen artetik onenari saria: 100 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
8- Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.
9- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.10- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.
SMS BIDEZKO VII. MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA
1- Mezuak jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute.
2- Mezuak jasotzeko epea mugatua izango da; urtarrilaren 1etik 15era.
3- Mezuak sms-en formatua (laburdurak) izatea baloratuko da.
4- Mezuaren ostean adina jarri beharko da.
5- Mezuak 605712469 telefonora edo amodiozkogutunak@euskalerria.org posta elektronikora bidali beharko dira.
6- Epaimahai gazteak emango du saria: 90 euro.
7- Mezu guztiak Jardun Elkartearen esku geldituko dira.
Iturria: Jardun elkartearen bloga
Idatzi artikulu bat