Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/29 19:00:40.233 GMT+2

Led Zeppelin, urrezko domina

Erroman ospatzen ari diren munduko igeriketako txapelketan Espainiako selekzioak urrezko domina lortu zuen igeriketa sinkronizatuan konbo modalitatean. Txanda iritsi zitzaienean Led Zeppelin musika taldearen Stairway to heaven dantzatu zuten uretan.

Behin aditu bati entzun nion igeriketa sinkronizatuan notaren erdia baino gehiago musika estudioan lortzen dela kanta aukeratzerakoan. Hona hemen talde ingelesaren kantua.


Jarraian talde espainiarrak egindako dantza.



Zerbaitengatik esaten dute kanta hau historiako onenetarikoa dela. Zortzi minutu zoragarri belarrien entzumenerako. Kasu honetan Espainiako selekzioari balio izan zion eskailerak hartu, zerura igotzeko eta urrezko domina lortzeko.

Nork: piban.2009/07/29 19:00:40.233 GMT+2
Etiketak: erroma europa igeriketasinkronizatua igeriketa musika ledzeppelin italia kirolak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ez dira amerikarrak, ingelesak baizik. Eta ados bago, kanta honekin gorengoa jo zuten rockaren historian.

Nork: juan luis.2009/07/30 09:23:16.512 GMT+2
www.yellowing.net

Ups!!! Lapsus bat izan da. Zuzendu dut akatsa dagoeneko.

Nork: piban.2009/07/30 11:12:01.231 GMT+2
http://www.fotolog.com/piban

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak