Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/31 11:11:44.132 GMT+2

Lasterketaren izena izan zen onena

Larunbatean jokatu nuen Azkoitia-Azpeitiko maratoi erdia. Lasterketa ondo antolatuta egongo zela pentsatu nuen baina gauza asko zapore garratz batekin utzi ninduen.

Alde batera utziko dut kirol emaitza, ordu eta 35 minutu baina entrenamendu bezala hartu nuen eta lagun bateri lagundu nion bere markarik onena egiten. Helburu horrekin joan nintzen, beno egia esanda ordu eta 45 minutukoarekin, baina neska batekin egin behar nuen eta bertan behera utzi zuen bere partaidetza.

Antolakuntza aldetik esan interneten jartzen duela autobusak egongo zirela Azkoitiatik Azpeitira eta Azpeititik Azkoitira, baina ez zuten esaten noiz. Gu denbora justu ibili ginen eta zuzenean Azkoitiara joatea pentsatu genuen han hartzen baitzen txipa eta dortsala. Galdetu genuen ea non utzi zitekeen motxilak eta erantzun ziguten ez zituztela eramaten Azpeitira kirolarien poltsak. Gu ordurako oso urduri jarrita geuden eta galdetu genion ea autobusik zegoen gero bueltatzeko, erantzuna berriro ezezkoa. Nola liteke posible 15 euro ordaindu eta gero gutxieneko zerbitzu horiek ez jartzea, gainera interneten iragarrita egon eta gero autobusena? Lotsagarria, baina azken finean antolakuntzak nahi duena egiten du korrikalariekin.

Amaitzean ere oroigarri gisa kamiseta bat eta Kaikuk banatutakoyogurren bat edo beste, poltsaren arabera yogurrak aldatu egiten ziren. Hori bai kamiseta 100% kotoizkoa eta zuria, soilik probaren izena duena eta babesleen propaganda. 15 euro ordaindu eta gero, gutxienekoa kamiseta tekniko bat ematea izango litzateke edo bestela praktikatu dugun kirolari lotutako arroparen bat (galtzerdi pare bat, euritakoa, gorraren bat…). Baina noski hau gehiegi eskatzea izango litzateke, edo ez?

Eta hau guztia zergatik esaten dut? Hurrengo egunean Lekunberrin egon nintzelako. Legua (sei kilometro inguru) bat ospatzen zen, tranpa batean sartu ginen konturatu gabe baina merezi izan zuen Nafarroara hurbiltzea lasterketa bat ospatzeko. Pentsatzen genuen igo eta jaitsi izango zela lasterketa, perfilaren arabera, baina igo-jaitsi-igo-jaitsi izan zen, Azpirotzen zehar.

Antolakuntza paregabe egon zen, hala era esan behar dut ez naizela sailkapenean agertzen, zaparrada ikaragarria zen eta ondorioz paperezko dortsala apurtu zitzaidan, badirudi ez zidatela ondo aditu nire zenbakia esan nuenean helmugaratzerakoan. Pena baina 6 euroak ondo gastatu nituen, ondoren bukaera litro bete melokotoi zuku eman zidatelako alde batekin eta poltsa bat ere bai oroigarri gisa. Gainera dutxak, helmugatik urrun egon arren ur beroa zuten eta ondoren luntx paregabe bat eman ziguten sozietate batean. Berriro errepikatzen dut, hori guztia sei eurogatik eta garrantzitsuena errepidea, larunbatean bezala moztuta zegoen guretzako, korrikalarientzako.

Nahiago dut horrelako lasterketetara hurbildu Azkoitia-Azpeitiko bezalakoak baino, hala ere horrelako gutxi daudenez agian datorren urtean berriro hurbilduko naiz bietara. Baina larunbateko antolakuntzak asko hobetu beharko luke.

Nork: piban.2008/03/31 11:11:44.132 GMT+2
Etiketak: azkoitia-azpeitia korrika azkoitia gipuzkoa lekunberri maratoierdia azpeitia kirolak nafarroa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak