Aurten Frantziako tourra gure lurraldetik igaroko da. Ehun kilometro eskas izango dira baina etapa gogoangarri baten barruan dago sartuta zati hori. Ni, txirrindularitza asko gustatzen zaidanez, eta ziur aski uztailaren 25ean (Santiago eguna) jai izango dudanez, Isaba aldera hurbilduko naiz nazioarteko txirrindularirik onenak igarotzen ikusteko nafar errepideetatik.
Ohikoa denez Euskaltel-Euskadi taldeak abian jarri du tourra girotzeko kanpaina. Horretarako ohitura denez, kamiseta laranjak banatuko ditu Hego Euskal Herriko hiriburutan. Kamiseta lortzeko sms bat bidali behar da 7050 zenbakira euskaltel hitzarekin, eta horrekin ziurtatuta izango duzu zure kamiseta. Gero bila joan banatuko diren lekutara eta etaparen egunean jartzea faltako da soilik.
Nik bi hartuko ditut, bat nire aitarentzat eta bestea niretako. Seguruenik 24ean goizean habiatuko gara Lizarratik, egun horretan porturen bat igotzeko (Larrau hautatuko dugu, orain dela 11 urte Miguel Indurainek tourra galdu zuen tokia) eta arratsaldean Otsagabiako kanpinean finkatzeko basea. Hurrengo egunean Isabara joango gara (basetik bizikletan ateratzeko aukera badugu ondo) eta handik aurrera bizikletan San Martineko harrira.
Bi egun eder kirolaz disfrutatzeko eta gure talde gogokoenetariko bateri animatzeko aukerarekin beraien koloreekin. Hori guztia blog honetan kontatuko dizuet.
Idatzi artikulu bat