Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/09 13:18:17.427 GMT+2

La Sextaren alde nago

Telecinco eta la Sexta kate pribatuen artean hika mika bat sortu da lehenengoak esan duela bigarrenak bere telebista saioetako irudiak erabiltzen dituela bigarrenaren telebista saioak sortzeko.

Se lo que hicisteis saioaren aurka doa hain zuzen ere Telecinco. Baina la Sextak zuzen erabiltzen ditu irudiak beti aipatzen duelako iturria, eta ez du bakarrik Telecincoko irudiak erabiltzen beste kate pribatu eta publiko batzuetako atalak ere erabiltzen ditu beraien telebista saioa osatzeko.

Gainera Telecinco ez doa oso zuzen, berak zapping saioak ere badituelako (El capturador de imagenes adibiderik garbiena da). Beraz Telecincok auzia irabazten baldin badu bere telebista saioetatik horrelakoak kenduko al ditu? Eta garrantzitsuagoa dena, orain dela urte batzuk hasi zen modarekin zapping saioak egiteko, saio guzti horiek desagertuko dira?

Telecinco berak hamaika akzio ez legalak egin ditu bere saioetan eta ez ditu beraien teleberrietan aipatzen. Hamaika denuntzia jaso ditu besteak beste kotxeetako matrikulak ez borratzearren, umeen aurpegiak erakustearren La noria eta horrelako saioetan bezalakoetan eta garrantzitsua dena Esta pasando saioak denuntzia bat jaso zuen erreportaje batean erabilitako iturriak ez aipatzearren.

Paolo Basile, Telecincoko zuzendariak, eta konpainiak aurrerapauso bat gehiago eman dute zentsuraren alde eta adierazpen askatasunaren kontra. Youtuberi irabazi zion bere auzian bere garaian. Salaketa honek argi eta garbi adierazten du katea krisian dagoela eskaintzen duena ez delako kalitatezkoa eta lehia altua delako.

Hori guztiagatik eta Telecicoko jarrera ez zaidalako batere gustatzen: Ni la Sextarekin nago. Gora Angel Martin eta Patricia Conde!!!

Nork: piban.2008/10/09 13:18:17.427 GMT+2
Etiketak: lanoria telecinco patriciaconde estapasando lasexta seloquehicisteis angelmartin paolobasile | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak