Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/29 08:19:03.082 GMT+2

Kontuz, erdara arriskuan dago

Titularra ez da broma. Savater eta antzerako pertsonak, intelektualak beraien ustez, manifestu bat sinatu dute erdara arriskuan dagoela espainiar estatuko hizkuntza gutxituengatik.

Harrigarria dirudien harren hogei bat intelektualek sinatu dute manifestu hau, guztiak UPyD alderdiaren hurbilekoak, eta bat egin dute aldi berean Alderdi Popularreko kide batzuek manifestuarekin.

Gaur Ostiraleko Goienkarian irakurri dut Savaterrek orain dela hamabi urte kontrakoa idatzi zuela. Baina orain gauzak aldatu dira, filosofo izatetik politiko izatera igaro baita Rosa Diezekin batera.

Jende askok B egiten du politiko denean, hau da, A esaten du politiko izan aurretik eta B ez dela egin behar edo txarto dagoela. Eta politiko denean berriz B egin behar dela edo B dela ona eta A txarra dela edo ez dela egin behar.

**BTR**

Eta ni galdetzen naiz: Zer egin behar da intelektuala izateko? Intelektuala izanda edozer manifestu egin daiteke? Amak behin esan zidan intelektuala nintzela liburuak irakurtzen nituelako, intelektuala naiz?

Nork: piban.2008/06/29 08:19:03.082 GMT+2
Etiketak: alderdipopularra rosadiez hizkuntzagutxituak savater upyd | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak