Gasteizen nagoenetik ikasten urtero unibertsitateko kirol txartela atera izan dut. Aurten lehen aldiz Gasteizeko udalak kudeatzen du zerbitzu hori eta nola ez hamaika gauza egin behar dira ditxosozko agiria lortzeko.
Lehenik eta behin esan beharra dago nire lehenengo urtean (2005-2006 ikasturtean) txartelak soilik 6 bat euro balio zuela, eta bigarren urtean izugarrizko gorakada jaso zuela 22 eurora arte.
Aurreko urteetan txartela egiten genuenean Arabako kanpuseko errektoreordetzan, momentuan ordaintzen genuen bankuko txartelaren bitartez. Aurten gauzak aldatu egin dira, lehenengo Arabako Vital Kutxara hurbildu behar zara eta kontu batean sartu aipatutako 22 euroak. Ondoren joan Herritarraren laguntzarako bulegoren batera eta han egin txartela. Horretarako diru sarketaren froga eraman behar duzu eta matrikularen orria, baina, sinatuta!!! Hori da gehien harritu nauena.
Matrikula egiterakoan ez ziguten eman matrikularen agiririk, helbide elektronikora bidali ziguten, ezer sinatu gabe!!! Nola nahi dute ba sinatzea soilik matrikularen agiria eskatzen badute???
Aurten ikusi dut burokrazia handiagotu egin dela Euskal Herriko Unibertsitatean eta zerbitzu bat oinarrizkoa izan beharko zena ikasleentzako, abentura batean bilakatu da.
Idatzi artikulu bat