Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/04 21:00:19.382 GMT+1

Kirol astebukaera oso ona

Hiru egun hauek kirol munduan murgilduta ibili naiz. Edo entrenamenduak egiten, edo txapelketetan lehiatzen edo hitz ordu batzuetan egon naiz.

Ostirala. Entrenamenduak eta Oñatiko duatloia.

Ostiral goizean bizikletaz irten nintzen Gasteiz inguruan. Trebiño aldera joan nintzen, lehen aldiz joaten nintzela eta lurralde polita iruditu zitzaidan bizikletaz ibiltzeko. Haizeak gogor joten zuen, baina entrenamendu saio polita burutu nuen. Gustura geratu nintzen nire buruarekin.

Arratsaldean Oñatin egon nintzen eta orduan korrika egitea tokatzen zitzaidan, Olatera joan eta etorri lasai-lasai eta progresioan. Gero Oñatiko Triatloi Taldeko bilera izan nuen martxoaren 17an jokatuko den Oñatiko 16. duatloia antolaketa lanak nola zihoazen jakiteko. Dena lotuta dago eta badirudi larunbat hori egun handia izango dela.

Larunbat goizean, bizikletan eta Kalaña jarraian.

Goizean entrenatzera irten nintzen Segura aldera, hankak arnasa hartzeko eta urduritasuna pixka bat kentzeko. Igandean urteko zita garrantzitsuenetako bateri egingo bainion aurre: Duatloiko denboraldiaren hasiera.

Bi orduz bizikleta gainean ibili ondoren eta dutxa on bat hartu ondoren Ibarrara hurbildu nintzen Oñatiko Herriko futbol txapelketako beteranoetako nire bihotzeko taldea ikustera, Kalañatasaray. Galdu egin genuan 1-2, baina partidu ona jokatu zuten mutilek, batez ere bigarren zatia (orduantxe iritsi bainitzen).

Tauk izugarrizko jokoa erakutsiz garaipena lortzen du.

Berriro Baskoniak garaipen garrantzitsu bat lortu zuen. Gainera ondo jolastuz eta erakutsiz momentu gozo batean dagoela. Gainera Real Madrilen porrota Grupo Capitol Valladoliden aurrean ACBko lidergoari hurbiltzen dio.

Momentu honetan Araban kalitate onena duen kirola Buesa Arenan ikusi daiteke.

Igandea, egun handia iritsi da.

Azkenean, hainbeste itxaron eta gero Lasarteko I duatloian lehiatu naiz. Banuen gogoa lasterketa hasteko, hala ere taldeko txapelketetako arropak ez direnez iritsi aitaren kulote bateaz eta Aloñako Igoerako kamisetaz egin dut lasterketa.

Lehenengo lasterketa zen, emaitza oso positiboa izan da. Denboraldian inoiz baino azkarrago joan naiz, batez ere bizikletan. Oso pozik nago eman dudan emaitzarekin eta jadanik gogoa beteta hurrengo lasterketa egiteko Basaurin.

Portland txapeldunen ligan aurrera.

Portland-ek bost goleko errenta zuen kontran europako txapeldunen ligan aurrera egiteko. Egia esateko bigarren zatia ikusi dut, gol batera jarri denean matxada egiteko. Lortu du, emozio handiarekin eta joko ikusgarri bateaz Iruñako taldeak iazko txapeldunari, Ciudad Reali, zortzi goleko errentarengatik irabazi dio.

Zorionak Portland eta segi aurrera!!!

Nork: piban.2007/03/04 21:00:19.382 GMT+1
Etiketak: saskibaloia astebukaerak euskadi trebiño eskubaloia oñati sanantonio dutloia araba gasteiz portlan kirolak lasarte gipuzkoa iruña | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak