Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/25 08:26:56.936 GMT+1

Kafea hartzeko

... gaur egungo prezioekin bi aukera izaten ditut nire ekonomiaren ikuspegitik: edo etxean edo kanpuseko pabiloian. Ohikoena horietako bat aukeratzea izaten da baina besterik ez daukadanean eta cd aukeraz baliatzen naizenean, ordaintzerakoan gehienetan harritu egiten naiz, ikuspegi negatibo batetik.

Normalean kafe hutsa eskatzen dut. Ohiko tabernetan euro batetik gora kobratzen didate. Prezio erreala (tabernariari kostatzen zaiona) ziur nago erdia baino gutxiago dela (hau da ziur nago 50 xentimo baino gutxiago kostatzen dela kafe huts bat egiteak. Kontutan izanda lan-eskua, uraren prezioa, kafearen prezioa...).

Honek gogoeta bat egitera bultzatzen dit. Prezio hauekin ez dute batere erakartzen bezeroak tabernetan kontsumitzera. Aldiz EHUko Arabako kanpuseko pabiloian kafe amerikarrak 85 xentimo balio du, hutsak 75 eta 80 xentimo artean.

Anekdota bat kontatu dezaket afera honi buruz nahiko esanguratsua. Orain dela bi aste aita ekarri nuen pabiloira. Berak kafesne bat hartu zuen eta nik infusio bat. Ordaintzerakoan 1.60 euro. Aita zeharo harrituta geratu zen (literalki “Ui! Ze merkea!” esan zuen). Eta arrazoia zuen. Martxoaren 28an Mungian lagun bati eta niri kafe huts batengatik eta kafesne batengatik 2.50 euro kobratu ziguten!!!! Ia-ia euro bat garestiago gauza berdinarengatik!

Gauzak aldatu behar dira tabernarien munduan bestela kontsumoak behera egingo du eta jendea bere etxean geratuko da kafeak hartzeko, edateko... Ondorioz kaleak jendez hustuko dira eta hiri eta herriak duten bizitza mundu honi esker desagertu egingo da.

Horregatik agian, tabernari gazteenek batez ere ikusten dudan arabera, aukera berriak ari dira ematen bezeroei. Beraien eskaintzan wifia, kirol ekitaldiak telebista bidez, mahai jokoak, lehiaketa anitzak (futbolin, mus, dardo)... sartzen dituzte. Horrelako ekimenak txalogarriak dira baina baita ere gogoeta bat bultzatu beharko litzateke eta galdetu zer egin daitekeen kontsumoa areagotzeko. Gasteizen egiten dira adibidez ostegunetan pintxoa gehi tragoa euro bat.

Berriro diot, gogoeta sakon bat egin behar du ostalaritzaren sektoreak bestela atzeratuta geldituko denaren susmoa daukat.

Nork: piban.2009/03/25 08:26:56.936 GMT+1
Etiketak: ehu mungia wifi gasteiz araba bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak