Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/17 15:53:14.329 GMT+2

Kafe garaia ikasleontzat

Iritsi da maiatza eta honekin batera gure fakultatean gutxienez klaseak emango diren azkeneko asteak. Beti bezala, eta urtero-urtero promesa berdina egin arren ikasle guztiok (lanak eta ikasketei garaiz egingo digula zezenak ez harrapatzeko azken momentuan), berriro tentsio giro handi bat nabari da korridoreetatik barrena eta batez ere liburutegian. Baita ere nola ez kafetegian.

Ez gara ni-ni belaunaldia, Sin tiempo edo denbora gabeko generazioa baizik. Hamaika gauz ditugu esku artean eta guztietara ongi iristea zail egiten zaigu. Horregatik adibidez gaur eguerdian kafetegia goraino zegoen eta bokadiloen salmenta kopuru handia ikusi da barraren alde batetik bestera, astirik ez baitago ongi bazkaltzeko eta ondoren digestio duin bat egiteko. Bazkaldu eta berehala liburutegira itzuli behar gara askok gure lanekin jarraitzeko eta epeak betetzen saiatzeko. Kafe ekoizleentzat ere garai oparoak dira hauek unibertsitate munduan gutxienez. Produktu honen kontsumoa garai honetan izugarri igotzen da eta kafe makinek askotan deskantsurik lan egiten dute ordu askotan ikasleoi petrolio beltza bezalako preziatu den likido bat gure barrenetan sartzeko aukera izan dezagun eta horren ondorioz gure indarrak eta bizitasunak hasi daitezen ordu batzuetan.

Eta okerrena eguraldia da, badirudi negua joan dela eta udaberria udarekin nahastuta etorriko dela.  Aire zabalean kokatuak dauden igerilekuak irekitzen hasten dira, nahiago izaten dugu izozki bat kolakao bero bat baino afaldu ondoren... Horrelako eguraldiarekin oso zail egiten da eraikin barruetan ikasten geratzea. Horregatik nahiago dut negua ikasteko, baina hala ere negua edo uda edo udaberria izan... pentsatzen jarraituko dut azterketa garaiak ez direla onak osasunarentzat.

Hala ere, asko kexatu arren, ez dut uste garai hauek deuseztatuko ditugunik, beraz ni bezala zaudeten milaka eta milaka pertsonei soilik gauz on bat esan dezaket: animo, eutsi goiari eta zorte on zuen azterketetan!!!

Nork: piban.2010/05/17 15:53:14.329 GMT+2
Etiketak: ehu negua ikaslemundua udaberria uda gasteiz eguraldia araba azterketagaraia azterketak euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak eta eutsi!

Nork: Nahikari.2010/05/18 19:02:26.057 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak