Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/01 16:11:35.663 GMT+1

Iron man (burdinazko gizona)

Lehengo astean Iron Man pelikula ausartu nintzen ikustera. Atera dudan konklusio nagusiena da ez dagoela gaizki baina hobeto egin zitekeen eta dituen mezuak argiago eman ere.

Orain dela urtebete inguru gidoi zinematografikoak gauzatzeko ikastaro batean hartu nuen parte unibertsitateak antolatua. Eta handik aurrera pelikulak beste era batera ikasi ditut ikusten: ea gidoiak ondo dauden eraikiak, zentzuzkoak diren, eszena motak, bigarren maila batean ezkutuan dauden mezuak irakurri.

Gidoi aldetik nahiko ondo dago landua baina zenbait lekutan huts egiten du. Baditu traman zehar zenbait bira harian jarraitzea ahalbidetzen dutena. Hala ere gertakari batzuk aurretik espero dira, eta horrek indarra kentzen dio pelikulari, eta beste gertakari batzuk berriz sinestezinak dira.

Bigarren mailako mezuan berriz kontraesan sakona du. Hasieran mezu zehatz bat zabaldu nahi du: “ez gaude ados Amerikar Estatu Batuek daramaten politikarekin armagintzan. Arma hauek Afganistango gerran erabiltzen dira bi bandoetan eta ez baziren existituko ez litzateke gerrarik izango.”

Baina azkenean ikusten da zuzendariak edo gidoigileak ez dutela adore ugari erakutsi. Mezua airean uzten dute. Azkenean ez da ulertzen afera horren aurka dauden ala alde.

Gomendagarria da pelikula hau ikustea??? Marvel mundua gustuko baduzu ezbairik gabe gomendagarria da. Baina kalitate aldetik kartelera betetzeko pelikula gehiago bat da. Ez da ezohiko gauza bat eta bi ordutan entretenitzen zaitu. Ez du askoz gehiago.

Nork: piban.2009/12/01 16:11:35.663 GMT+1
Etiketak: gidoiak zinema mezuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak