Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/01 08:00:29.753 GMT+1

Irakurle kluba

Ostegun gauean Gasteizen izan nintzen eta askok pentsatzen baduzue ikasle unibertsitarioa izanda festara joan nintzela oker zaudete. Hilabetero Hikaateneoan ospatzen den eta Iban Zalduak zuzentzen duen Irakurle klubera hurbildu nintzen. Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra eleberri grafikoa izan genuen hizpide. Aukera izan genuen gainera liburuaren autoreekin hitz egiteko. Esperientzia benetan polita eta irrikatan berriro hurrengo Irakurle klubeko zitaren zain.

Baina oraingoan ez dut gau hartako laburpen bat egin nahi, irakurle klub batek suposatu dezakeen aurrerakada gizartean analizatu nahi dut. Irakurtzea, guztiok dakigun bezala, ez da gauza bat oso ohikoa. Egia da eta ez dut ezeztatuko inoiz baino gehiago irakurtzen eta publikatzen dela (pertsona batzuk beste batzuk baino gehiago irakurtzen dute baina kontutan izanda beste Europako herrialde batzuekin hemen oso gutxi irakurtzen da. Finlandian adibidez eskoletako ikasleek astean liburu bat irakurtzen dute batez beste). Horregatik uste dut irakurle klubek bultzada bat suposatu dezaketela irakurketaren ekintzari. Irakurtzea oso gogorra egiten da. Bakarrik egiten den lan bat. Denbora eskatzen duena eta gaur egun bizi garen gizartean aisialdirako aukera aunitz dituena agian ekintzarik erakagarrienetakoen artean ez dagoena. Gauzak aldatzen dira berriz jakiten duzunean zuk irakurritako zerbait beste batek irakurriko duela eta aukera izango duzula pertsona horrekin irakurritakoari buruz hitz egiteko. Hori aurrerapauso bat da irakurketa sustatzeko.

Beste gauza on bat ateratzen dudana ostegun gauetik da oso giro polita bizi izan nuela. Jende dezente bildu ginen, hogei lagun inguru, eta irakurketa ezberdinak azaltzeko aukera egon zen. Hori ere oso ona izan daiteke irakurketa sustatzeko. Ikustea ez zarela bakarra liburu bat irakurtzen, positiboa izan daiteke aurrerantzean beste liburu batzuk hartzeko eta irakurtzeko.

Hiru ondorio atera ditzaket gau horri buruz:

  • Irakurle klubak ekintza onak dira irakurketa sustatzeko.

  • Irakurle klubetan jende jatorra dago, afizio bat elkarbanatzeko aukera baitago.

  • Irakurle klub batetik atera daitezkeen irakurketak oso aberasgarriak izan daitezke etorkizun baterako.

Nork: piban.2010/02/01 08:00:29.753 GMT+1
Etiketak: irakurlekluba literatura hikaateneoa gasteiz araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak