Atzo Diario Vasco-ko iritzi atala irakurtzen ari nintzela nahiko arrituta gelditu nintzen Rosa Belmontek Willy Toledo aktoreari buruz idazten zuena. Bertan, besteak beste, intelektual bat ez dela eta John Cobraren adierazpen politikoak eta berarenak autorearentzako maila berdina dutela adierazten du (“A mi me da igual que eso salga de Willy Toldeo o de John Cobra. A ninguno de los dos los va a incluir Paul Johnson en un añadido de su libro “Intelectuales”).
Hau guztia zergatik? Badirudi Willy Toledok Kubako Zapata presoari buruzko hainbat adierazpen egin dituela esanez ez zela preso politiko bat lapur normal bat baizik. Normala den bezala horrelako pertsonai publiko batek horrelako adierazpenak botatzen dituenean jende askori ez zaizkio horrelako iritziak entzutea gustatzen. Ados ez zaudenean horrelako zerbaitekin bi gauza egin ahal dituzu: gutxietsi edo zilegitasun maila jaitsi pertsona horri.
Ez da oso zuzena John Cobra eta Willy Toledo konparatzea. Bata gaur eguneko telezaborrak sortutako marketin produktu bat da eta bestea aktore profesional bat urte asko daramana taula gainean.
Ez da oso zuzena ere Willy Toledo gutxiestea aktibista politiko bat izateagatik. Badirudi pertsonai publiko bat zarenean eta zure zeregin nagusia besteen denbora librea asetzea denean ezin zarela politika munduan sartu. Hori ez da horrela eta mundu osoan zehar hamaika adibide aurki ditzakegu. Bakarrik bi aipatuko ditut: Bruce Springsteen eta Wyoming Handia. Gehiago aipatuko nituzke baina ez daukat munduko denbora guztia post honetan jarduteko.
Beraz bi ondorio atera ditzaket Rosa Belmonteren iritziari buruz: beldurra dio Willy Toledo bezalako pertsonei eta inbidia pertsona gehiagok jarraitzen diotelako berari baino.
Erantzunak
ze espero dozu el diario vascotik ba?
"wyoming handia", el intermedio bere programan etzan atzian geatu willi toledo kritikaitteko orduan
aupa willi!
Nork: norbait.2010/03/05 19:27:59.737 GMT+1