2006-10-18. Zumarraga-Urretxu
2006-2007 denboraldia larunbat arratsalde hartan hasi zen niretako. Ezohiko ordu batetan gainera. Lehenengo aldia izango zen ordu horretan lasterka egingo nukeena, baina ziur ez azkena.
Hilabete baino eman nuen entrenatzen Gasteizen lagun talde batekin eta ondorioz nire bizitzako lasterketarik onena burutu nuen. Zumarragako plazatik Urretxuraino, lau kilometro pasatxoko zirkuitu bateri bi bira eman ostean.
Bazkaldu berandu egin nuen eta lasterketara ere berotzeko astirik gabe iritsi nintzen ia. Baina arazoak arazo, kilometroak pasa ahala gero eta hobeto sentitzen joan nintzen. Azkenean 10 kilometro egin ondoren 45 minutuko denborarekin bukatu nuen. 4 minutu eta erdi kilometroa.
2006-10-20. Gasteiz hiria
Eta deskantsatzeko betarik gabe ia, hurrengo egunean eta goizean goiz Gasteiz Hiriko herri lasterketa. Iaz burutu nuena 49 minututan eta asko gustatu zitzaidana.
Beroketa eta lasterketa aurreko egin behar guztiak arazo barik bete nituen. Hamaiketan hasi zen lasterketa eta 9 kilometroak baino pixka bat gehiago zituen probak 47 minututan egitea lortu nuen. Erritmo geldoa, ia 5 minutu kilometroko baina kontutan izanda bezperan hamar kilometro egin nituela, normalena hori zen.
Armentiara iristea kostatu zitzaidan, hirugarren kilometrotik aurrera dena gora jotzen baitzuen, baina ez iaz bezainbeste. Eta hortik aurrera dena aldapa bera zenez, gustura asko disfrutatu nituen azkenengo kilometroak.
2006-11-04. Orioko herri krossa
Behobiarako nahi nuen nire gorputza prestatu, baina dortsalik ez nuenez lortu beste helburu batzuk egiteko prestatuko nitzen: Gasteizeko maratoi erdia abenduaren 17an. Beraz logikoena litzateke pentsatzea lehenengo lasterketarekin konparatuta asko ez nuela hobetuko eta beraz disfrutatzera irten nintzen.
Orioko herri krossak 10 kilometro zituen, eta horretarako hiru kilometroko zirkuitu bateri hiru bira eman behar zitzaizkion. Herri barruan egin zen eta jende izugarri bildu zen, bai parte hartzaileen aldetik baita ikusleen aldetik ere.
Marka ez nuen beste munduko edozer egin, 46 minutu baino pixka bat gehiago. Baina asko disfrutatu nuen eta horren proba duzue argazki hau, festak.com web orrialdetik hartua.

Idatzi artikulu bat